inprimatu
Umeak giņan (Bermiori)
Izenburua:
Umeak giņan (Bermiori)
Sinadura:
Edozein (Alfonso Irigoien ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Alfonso (?)

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
133.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umeak giņan (Bermiori)

 

Edozein

 

 I

 

 Talagotxiko naz ni jaiotzez

 Bastarre mende eukirik,

 Itxas zabala ezkerretik da

 Kai zarra dago aurretik.

 Euskalerriko uri maitea

 beti bizi naz emendik,

 ezin naiteke ixilik egon

 zerbait agertu bagerik.

 

 II

 

 Aurtzaro aldia gomuta daigun

 Euskeraz bakar ta pozik,

 gure itxas-ertzez atxarik-atxa

 jantzi guztiak ausirik.

 Ainbat zerkillu nok ez ete eukan

 bere kabia kutunik,

 ludi-legea bizi genduan

 Jaungoikoa goraturik.

 

 III

 

 Mangoliņoak arri boletan

 lapa garbiak Tonpoitik,

 Santa Klarako ezkire zulo

 musillak ere aldetik.

 Irigurutako baso ta mendi

 oso sarritan maldatik,

 baserritarrei anka egiteko

 igali lapur izanik.

 

 IV

 

 Laister laisterka gizaldi orrek

 ez dotsa iņori parkatzen,

 nahasta gaitun korapilloak

 bakotxak berak askatzen.

 Konorta galdu egin al dogu

 edo zuzenka jardutzen,

 edo besterik bai ete dogu

 orakan antza ibiltzen.

 

 V

 

 Urte pilloa igaro dogu

 uste genduan baiņo len,

 ule txuria naiz baltzitua

 onetan ez da onartzen.

 Gure biotzak gogoz josita

 orain ni noa itauntzen:

 Bai ete gara lengo euskaldunen

 antzera gaur gu alkartzen?

 

 VI

 

 Errizaleak ezin legike

 naiz emengoa edo ez,

 mintzaira laztan Jaunak emona

 galtzen itxi gure kaltez.

 Euskera maite geure geurea,

 zaindu egizu bai, arren.

 Umetxo batzuk kalez zearka

 ez dau antzera au artzen.

 

 VII

 

 Bermiotarrak alan bagara

 jardun aldiak lenbailen,

 Ama Euskera ikusi deigun

 urrez jantzita txit eder.

 Ustetan nago ez ete diran

 nire esanak izan alper,

 estutasunak izango ditu

 eginarren guk jo ta ler.

 


inprimatu