inprimatu
Zer egia!
Izenburua:
Zer egia!
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
502

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Zer egia!

 

Echegaray, Karmelo

 

 Ikusirikan mutilcho batek

 Tortollochoa negarrez,

 Galdetu zion bere aitari

 Biotza beterik miñez:

 -Aita ¿zergatik usoa dago

 Beti ta beti aubenez?

 Nonbait bizi da samindurikan,

 Ler-bearrean naigabez.

 

 Eta gozoki eranzun zion,

 Aitak:-¡Ai seme maitea!

 ¿Tortollochoa diozu dala

 Biziko miñez betea?

 Ez, ez; negarra da miñarentzat

 Gozakai eziñ obea.

 Neke denetan samiñena da

 Malko gabeko nekea.

 


inprimatu