inprimatu
Uztaren 21an
Izenburua:
Uztaren 21an
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
87-88

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Uztaren 21an

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¡Gaur zortzi urte!... eta ¡zer urte negargarriyak,

 Zer urte luze, garratz, illun ta bildurgarriyak

 Daramazkien Euskal-erriyak doakabean!

 ¡Legerik gabe! miñaren miñez ill bearrean!

 Zer urte latzak daramazkien! ¡Eta zer penak!...

 Pentsa zazute zeñ miñak diran ama batenak,

 Begiratzean bere semeak ilduraturik,

 Biyotz-barruko puska laztanak oso mindurik.

 Bere gaitean ikusten ditu laño trinkoak,

 Lapurta nairik eguzkiyaren argi gozoak;

 Beren joairan ekaitz gogorra sortu nairikan,

 Uzteko gure choko maiteak ondaturikan

 Ikusten ditu sumindurikan etsai portitzak,

 Ebaki nairik bere lurrean dauden aritzak,

 Zikindu nairik len añ garbirik zeuden ibaiyak,

 Errotik nairik atera gure aitz ta mendiyak...

 .............................................

 ¡Ez ikaratu, ordea, nere lur maitatua,

 Ez nekepean gelditu ¡arren! jausbetitua...

 Neurririk ez du Jaungoikoaren jakintasunak,

 Neurririk ez du gure Jaunaren maitetasunak,

 Eta badaki zergatik diran zure nekeak,

 Zergatik diran gaur zuk dituzun doakabeak.

 Ala, zuretzat, erri maitea, da garaipena,

 Zuretzako du Jaunak gordeko leku goiyena,

 Zergatik duben ikusten garbi zugan egiya,

 Zure etsaiyetan ondamua ta goratunaiya....

 Zertako, jaunak egin zituen gure mendiyak.

 Aritz aldunez, burni gogorrez chit estaliyak,

 Ezpada beti, ¡beti! zitezen bizi lokabe,

 Uztarri beltzik, arangaberik sentitu gabe?...

 Beraz, alperrik dira sayatzen Euskal-etsaiyak.

 Berdindu nairik lur laubak eta mendi goitiyak,

 Alperrik dabiltz oñpera nairik Zuzentasuna,

 Beltzez estali nairikan, aren argitasuna...

 Eguzkiya-re, laño tartean, ezkutatzen da,

 Gure begiyen ikuskeratik aldendutzen da;

 Baña ¿nork oi du etsaya laga menderaturik?

 ¿Nor agertzen da gure gañean nagusiturik?...

 Ez odei beltzak: ez gau-itzalak, ez illunpeak:

 Baizik eguzki goiyaren argi urrez beteak,

 Dariyotela poz-atsegiña, gozotasuna,

 Dutelarikan urrun biraltzen tristetasuna.

 .........................................

 ¡Goazen bedi, bada, gaur dezun atsekabea,

 Gozatu bedi! zergatik, nola gau beltz tristea,

 Bukatutzean, datorren eder egun-sentiya,

 Etorriko dan zugan lokabe maitagarriya,

 Bere asnaseaz aritz legorrak indarturikan,

 Mendi soilduak belar edorrez apaindurikan.

 


inprimatu