inprimatu
Urola-ren ertzean. Nere adiskide maite Juan Jose Echanizkoari donekidatua
Izenburua:
Urola-ren ertzean. Nere adiskide maite Juan Jose Echanizkoari donekidatua
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
204-205

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Urola-ren ertzean. Nere adiskide maite Juan Jose Echanizkoari donekidatua

 

Echegaray, Karmelo

 

 ĄZeņen ederki doan ibaiya

 Artadi-pean garbirik!

 Ederrak dira bere. bazterrak;

 Zuaitzez daude jantzirik,

 Zuaitz oetan agertzen dira

 Orri tartean gorderik,

 Chori pollitak gor gor egiņaz

 Atsegiņ gozoz beterik.

 

 Ikusten dira udaberriyan

 Ibai-ertz eder oetan,

 Soroak mardul; sagastiyetan

 Sagar guriyak loretan;

 Marrubi piņak gorriturikan

 Lurra-sagasti ayetan;

 Uso garbiyak diruditela,

 Eche churiyak gaņetan.

 

 Entzuten dira alositzuzko

 Kanta biziro poztiyak,

 Oiarzunaren soņuarekiņ

 Erantzunikan mendiyak;

 Aizeak ere, zuaitz danetan

 Mugitzen ditu orriyak,

 Estalirikan beren artean

 Arkitzea diran choriyak.

 

 Gau osgarbiyan, illargiyaren

 Erantza guziz garbiya,

 Azaldutzen da uren gaņean

 Ederturikan ibaiya ;

 Isillik dago, ordu aetan,

 Isillik, sortitz, guztiya;

 Bakar-bakarrik ulertzen degu

 Uraren mur-mur biziya.

 

 Loreak alde batetik, eta

 Zelai ederrak bestetik,

 Uda beroan ikusten dira

 Bazter oetan mardulik;

 Mendiyak ere urdiņik daude,

 Belar ugariz jantzirik,

 Ez da etorri igartutzera

 Negu goibela oraindik.

 

 Baņa ŋzer diyo, etorri arren

 Negu odeyez betea,

 Baldin emengo zugastiyetan

 Nagusi bada artea?

 Zuaitz onentzat ez da negurik,

 Beti dago chit ezea;

 Ostoa dauka, beti berekiņ

 Guziz ederki gordea.

 

 ĄZeņ ariņ doan chalupacho bat

 Mendiska baten oņean!

 ĄZer atsegiņez dagon jendea

 Chalupa orren gaņean!

 Agertzen dira erantzaturik

 Ibai basterrak urean;

 Goitikan beera, beetikan gora

 Arrai pizkorrak urpean.

 

 Iruditzen zait, alde oetan

 Ederra dala guztiya;

 Iruditzen zait, osoro dala

 Ibar pollita Oikiya;

 Ezagutzen det antzeztutzeko

 Aņ ederra dan tokiya,

 Ez naizala gai; nik dudan luma

 Amutsa dala, chikiya.

 

 ĄBazter ederrak! Ikusirikan

 Zeņen ederrak zeraten,

 Miragarriya dala sortitza

 Pentsatutzen naiz egoten;

 Zoraturikan edertasunak

 Auzpezturik det esaten:

 "A! Zenbat doaiz Jaun Zerukoak

 Munduba duan apaintzeu."

 

 Jarraitu zazu, Urola, zure

 Joaira itsas-aldera,

 Joan zaite pizkor, bere kolkoan

 Pozez beterik sartzera;

 Joan zaite bada itsas-urekiņ

 Zureak oso naastera;

 Agur; nik beti kantatuko-det

 "Ikusgarriya chit zera."

 


inprimatu