inprimatu
Seaska baten ondoan. Nere anaicho B.Echegaray-koari donkitua
Izenburua:
Seaska baten ondoan. Nere anaicho B.Echegaray-koari donkitua
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
372

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Seaska baten ondoan. Nere amaicho B.Echegaray-koari donkitua

 

Echegaray, Karmelo

 

 Seaska baten ondoan nago

 Aingerucho bat ikusten;

 Amatigoa, beregandea,

 Da bere loan azaltzen;

 Dirudi Jaunak Zeru-goitikan

 Duela gugan biraltzen;

 Dirudi gure neke samiñak

 Kentzeko dala jayotzen.

 

 ¡Zer mirariya! Lo dago, baña

 Zabalik dauzka begiyak;

 Erdidikirik errugabeko

 Ezpañ bakunti gorriyak;

 Larrosa gozo bi dirudite

 Bere matzalla garbiyak;

 Ez du zimurrik chikarrena-re

 Bere kopeta churiyak.

 

 Ez da neretzat aurchoa baño

 Gozoagoko gauzarik,

 Ez da lorarik, ez altisterik,

 Bera dan beziñ ederrik;

 Bere lurrinak gogaltzen gaitu,

 Utzitzen gaitu zurturik;

 Lore piñenan likurtak ez du.

 Lagatzen, ala pozturik.

 

 .......................

 

 Aingeru batek gordetzen zaitu,

 Zabaldurikan egoak;

 Aingeru batek aldendurikan

 Zugandik etsai gaiztoak;

 Ala eguzkiyak, azaldutzean,

 Urruntzen ditu lañoak

 ala, gugana ditu biraltzen

 Errañu bizi suzkoak.

 

 Ametsak, ere gozoak dira

 ¡Bai! zugan, aurcho maitea;

 Gauza danetan agertzen dozu

 Maitagarrizko pakea ;

 Zuretzat ez da mundu au oraiñ

 Ibar aubenez besta;

 ¡Zar zoriona dagon, egiyaz,

 Aurtasunean gordea!

 

 Oraindik, baña, bizi bazera

 Samiñko zaizu zoriya;

 Orduan dezu ezagutuko

 Zer dan gizonen biziya;

 Orduan dezu esango, dala

 Negar-malkozko ibaiya;

 Zorigaitzaren arriyarekin

 Egiñik dagon uriya.

 

 Erbesteturik arkitzen zera,

 Erbesteturik munduan;

 Zergatik zure dierriya dan

 Arkitzen toki goituan;

 Zergatik beste aingeruchoak

 ¡Maitea! dauden Zeruan;

 Zergatik dauden, Guzialduna

 Doaindutzeko kantuan.

 

 Agur, aurchoa; patu gaiztoak

 Laga zaitzala pakean,

 Igaro dedin zure bizitza

 Gozotasunen artean,

 Igaro dedin zerukoya dan

 Birtutearen bidean,

 Biziyagatik kezka larriyak

 Besterik ez dan lurrean.

 


inprimatu