inprimatu
Otaegi-ri
Izenburua:
Otaegi-ri
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
94-95

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Otaegi-ri

 

Echegaray, Karmelo

 

 Eziñ arkitu det nik; adiskidea,

 Bear dedan itzikan, kantatutzeko

 Zure bizitz eder ta pakez betea.

 

 Euskal-erriarentzat ziñan guztiya:

 ¿Nork ez du gogoratzen euskal-lurrean

 Zure kantu bikaiñen indar biziya?

 

 Kantu ederrak dira zure kantuak:

 Baña kantuak baño ederragoak

 Ziran, oraindik, zure sentimentuak.

 

 Bestela galde, galde Ondarrabiyan,

 Nola itz onak eta egintz obeak

 Zabalzen zenituen zeunden tokiyan:

 

 ¡A zeñen gozoa dan gogoratzen,

 Gelditzen geranean lagun bat gabe,

 Zala bera jaunaren maitatzallea!

 

 ¿Zer da gure bizitza?... Itzala, kea:

 Jayo, azi ta laster ill... ala nola

 Jayo ta igartu oi dan kanpo-lorea.

 

 Baña lorea emen gelditutzen da;

 Gizona ez ordea: bere anima,

 Jauna maitatu badu, Zeruratzen da.

 

 Ara joango ziñan zu, lagun maitea:

 ¿Nola ez, baldin beti bizi bazitian

 Guadalupeko Amak ongi gordea?

 

 Eta zure gorputza lurperatu da

 Bere mende gozoan: Gurutzepean

 Malkoz estalirikan ezkutatu da.

 

 Eta ¡zer malko eder maitagarriyak!

 ¡Zure ikaslechoai sortutakoak!

 ¡Oek bai diradela gozagarriyak:

 Eleizaren otoitzak t' aurren malkoak!

 


inprimatu