inprimatu
Nere mendiyak
Izenburua:
Nere mendiyak
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
541-542

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nere mendiyak

 

Echegaray, Karmelo

 

 Jaunak emanik dauzka

 Euskaldun erriyak,

 Lerden jaikitzen diran

 Mendi goyantiyak:

 Indartzen dituela

 Barrendik burniyak,

 Mendi oriyek dira

 Umanten mendiyak.

 

 Benaz maite zaituztet

 ĄO mendi santuak!

 Seaska ta obitzat

 Guretzat sortuak:

 Zuentzako ditut nik

 Ditudan kantuak,

 Zuek ikusirikan

 Barrenen jayuak.

 

 Mendi goiyak dirade

 Zeruronz jaikitzen,

 Euskal-lurra dutela

 Maitaro gordetzen:

 Laņoaz gaņetikan

 Zaizkigu agertzen,

 Biotza berengana

 Gozoro jasotzen.

 

 Zuen artean jayo

 Geraden jendeak,

 Zuengana nai degu

 Joan, mendi maiteak:

 Guretzako zaudete

 Doaiyez beteak,

 Poza ematen digu

 Zuek ikusteak.

 

 Euskara entzuten da

 Zuen inguruan,

 Euskara baita zuen

 Azpiko chokuan:

 Oyarzunak esnatzen

 Euskara-soņuan,

 Zuek elkar-mintzatzen

 Euskara gozuan.

 

 ĄMendi nereak! zutik

 Zaudeten artean,

 Euskara ez da galduko

 Aitorren lurrean:

 Eta egun obeak

 Lur au alaitzean,

 Zorionez biziko

 Gera mendipean.

 


inprimatu