inprimatu
Nekostak esan zuena
Izenburua:
Nekostak esan zuena
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
199

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nekostak esan zuena

 

Echegaray, Karmelo

 

 Uda zan: gaba zegoen zoragarriya:

 Zeru guztiya,

 Izarrez estaliya:

 Eta lurrean,

 Osto-tartean

 Lo-lo chori gaisoak,

 Isillikan basoak;

 Lore gozoak

 Orriyak bildurikan;

 Sartaizechoak,

 Ats-egiñikan,

 Likurta-choragarriz betetzen zuen

 Mendiya, zugaztiya,

 Chara; zelaiya:

 Guztiya zan gau artan gozotasuna,

 Dena biguntasuna.

 Eta ni gogaldurik,

 Alako gau ederrak lilluraturik,

 Ots-egin nuen:

 ¡A zer pakea!

 ¿Zergatik ez ote naiz arkitzen beti

 Orain nagon moduan,

 Pakez betea?

 ............

 Eta begiraturik, nere aurrean

 Baratz batean,

 Nekosta chit eder bat ikusi nuen

 Adarrak goraturik,

 Zeruronaturik,

 Zirudiyela

 Esaten zegoela

 Izkuntz miraritsuan:

 «Goiyan dago Zerua,

 Pake betikoaren bizilekua,

 Eta emen bean,

 Negar-artean,

 Animen presondegi

 ¡Triste!... ¡pisua!...

 


inprimatu