inprimatu
Nafarroari
Izenburua:
Nafarroari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
219

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Armetan daukazkitzun kate sendoak

 Ez dira iñor lotzeko zuk or jarriyak:

 Dira mairu gogorrai kendutakoak,

 Libre bizi zitezen kristau erriyak:

 Orregatik Nabas-en zure besoak,

 Beti indartsuak, beti garailariyak,

 Ziran sekula baño gogorragoak,

 Ziran mairuentzako chimist sutiyak...

 ¿Nota aztu egun artan, denak azkarrak,

 Lagun zirala Nafar ta Bizkaitarrak,

 Lagun Gipuzkoakoak eta Arabarrak?....

 Denak anaiyak... ¡Denen biotz nobleak

 Sutzen zituen ¡aurrera! esateak!

 ¿Ez gera izango beti elkar maiteak?

 


inprimatu