inprimatu
Mogel-tar izkribalari bikañei oroipena
Izenburua:
Mogel-tar izkribalari bikañei oroipena
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
82

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mogel-tar izkribalari bikañei oroipena

 

Echegaray, Karmelo

 

 Mogel-tarren arraza

 Guziz da piña;

 Jatorri piñ onek du

 Pozten Markiña;

 Arraz orretan,

 On Juan chit da bikaiña

 Euskal letretan.

 

 Ori bezelakorik

 Ez da Bizkaiyan,

 Bada bere izketa

 Chit dago goiyan;

 Berdiñik ez du

 Bizkaitarraren lurrak

 Beñere sortu.

 

 Izkribalari zuzen,

 Prestu ta ernaya

 Euskera-zale zintzo,

 Leyal, argiya;

 Bertutetsua;

 Sermoi egiten ere

 Zera maisua.

 

 On Juan-en illoba da

 On Antoniyo,

 ¡A! Zer izkunde ederra

 Zayon jariyo!

 Gaur guk saritzat

 Eskeñi dezayogun

 Lora sorta bat.

 

 Emakume argal bat

 Izanagatik,

 Bizenta mintzatzenda

 Euakeragatik;

 ¡Nekazariyak!

 Iraku ditzatzute

 Onen ipuiyak.

 

 Zuentzat jarri ditu

 Oso polliki,

 Itz larri ta neurtuaz

 Gauzak ederki

 ¡Esker zazute!

 Ipui eder oriyek

 Merezi dute.

 

 Danak dira prestuak,

 Azkarrak danak,

 Bizkaiya goitu dute,

 Oriyen lanak.

 ¡Alcha ditzagun!

 Euskal maitale danok

 Gau eta egun.

 

 Biyotzean gordea

 Pozez iduki

 Mogel-tarren oroitza

 Oraiñ ta beti.

 ¡Zuk, aomena,

 Zabal zazu munduan

 Beren izena!

 


inprimatu