Menditar baten kantua
Etxegaray, Karmelo de
1
Urruti nere menditik
Joan nintzan dirutu nairik,
Urrutiyetan laster biotza
Naigabez erdibiturik,
Gelditu nintzan tristerik.
Pake santua galdurik.
2
Nere biotza zegoen
Euskal-erriyan pensatzen,
Egun guztiyan, gaubaz oro-bat
Beti zitzaidan oroitutzen,
Zer gozo nintzan bizitzen
Aurtxo nintzanean emen.
3
Gogoan nuen etxea,
Gaztasi-artean gordea:
Mendiska baten agertutzen zan
Eleiza txukun maitea,
Bertako-ezkilli-dorrea,
Ainbat oroitzez betea.
4
Arkitzen nuen guztiya,
Zan neretzat mingarriya:
Denak gogora ekartzen zidan
Mendiyan nuen biziya,
Ango pabe naigarriya,
Ango zorion eztiya.
5
ĄO mendi biyotzekoa!
ĄO nere kabitxuloa!
Zugan neretzat diz-diz egiņik
Dago izate gozoa,
Ala nola intz-tantoa
Apaindurikan ostoa.
6
Txori bai bere kabiyan,
Dago pozez lertu naiyan:
Ala ni ere arkitutzen naiz
Nagoenean mendiyan,
Gaztaņa zarren azpiyan,
Aitonen jayo-tokiyan.
7
Emen igande goizean,
Mezara ezkillak deitzean,
ĄZenbat oroitza gozagarrizko
Senti ditut biotzean!
ĄA zer poza barrenan
Eleizarako bidean!
8
Orduan egun-sentiyak
Argi-zituen mendiyak;
Ezkill-zoņuak batera zuten
Gogor kantatzen txoriyak,
Loreak, intzez buztiyak,
Zabaltzen zeuden orriyak.
9
Dena zegoen ederrik,
Guztiya pozez beterik:
Intza, loreak, txoriyak, dena
Zoriona kantaturik,
Baņa guztiyen gaņetik,
Ni negoen atsegiņik.
10
Ez naiz, ez, jauna, geiago
Nere menditik joango:
Aitzurrak nere lagun dirala
Baserriyan naiz biziko,
Zuri ezkerrak emango,
Pakez bete nazulako.
|