inprimatu
Mariyari
Izenburua:
Mariyari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
470

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mariyari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Agur, Jesusen Ama

 Gure chit maitea,

 Zure sortze garbiyan

 Graziyaz betea;

 Ezkañitzen dizugu

 Lurreko lorea,

 Zuk birali zaiguzun

 Zerutik obea.

 

 Guk eskeintzen dizugun

 Lorea, da illkorra;

 Goizean mardula, ta

 Gabean igarra;

 Zuk ematen dezuna

 Da ¡bai! ezillkorra,

 Betikotasunean

 Mardulik dagona.

 

 Azuzena churiyak,

 ¿Zuretzat zer dira...?

 Larros sutiyak, ere,

 ¿Zer izango dira,

 Baldin aingerudiyak

 Arritzen badira,

 Zure edertasunari

 Jarririk begira?...

 

 Ordea ¿zer ¡zer! eman

 Lezake gizonak?

 ¿Ainbeste naigaberen

 Azpiyan dagonak?...

 Autsa ta kea dira

 Gure egite danak,

 Zurrunbillo nastuan

 Beti dabiltzanak.

 

 Baña, begira zazu

 Gure biyotzera,

 Zuganontz josirikan

 Daukagun gogora:

 Begiratu ¡bai! nola

 Gatozen onera,

 Biyotz barrutik ¡Ama!

 Zuri deitutzera.

 

 Etzaite, beraz, tinka

 Lorecho aubetan,

 Eskuan dakarzkigun

 Gauz ezerezetan;

 Baizik tinkatu zaite

 Dizugun jayeran,

 Biyotzean, su ta gar

 Daukagun maiteran.

 


inprimatu