inprimatu
Jesus-en Biotzari
Izenburua:
Jesus-en Biotzari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
566

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus-en Biotzari

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¡O Jesus! Zu gabe nola gizonak

 Izango du pozik?

 ¿Zer emango dio mundu eroak

 Naigabea baizik?

 

 Malko samintsuak gozatzen dira

 Zugan pentsatzean:

 Biyotz-biyotzetik, Jesus maitea,

 Zu maitatutzean.

 

 Zugatik denentzat, eskatutzean

 Zoriontasuna:

 Zugatik galtzean besteren onez

 Mundu-ondasuna.

 

 Nik ez det nai, Jauna, mundu eroan

 Atsegiñ ilkorrik:

 Bakarrikan nai det, beti bizi ¡bai!

 Zuri jarraiturik.

 

 Zuk esan diguzu, Jesus nerea,

 Elkar maitatzeko:

 Maitatzen, bai, beti bizi nai det nik

 Zuri jarraitzeko.

 


inprimatu