inprimatu
Jesus jayo da!
Izenburua:
Jesus jayo da!
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
556

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jesus jayo da!

 

Echegaray, Karmelo

 

 Pozez daude choraturik,

 Chaboletan artzaiyak;

 Atsegiñez beterikan

 Jauregitar nausiyak;

 Choriyen eran kantatzen

 Aurcho maitagarriyak:

 Naigabeak bota ditu

 Mundu guzti-guztiyak.

 

 Zerutikan chit ugari

 Elurra da jechitzen:

 Laño berun-antzekoak

 Bakarrik dira agertzen:

 Illargirik, artizarrik

 Iñon ez da ikusten:

 ¿Nola, bada, jende dana

 Da gaur ainbat poztutzen?...

 

 Aingeruak jechi dira

 Zeru-goiyetatikan,

 Belen inguruetara,

 Kantatzen esanikan:

 «Zoaz, gizona, Belena,

 Pozez choraturikan:

 Jaungoiko-Semea dago

 An aur bat egiñikan.

 


inprimatu