Izarraizpean
Echegaray, Karmelo
¡O, Zestuako erri
Antziña jarriya!
¡O, Izarraizko mendi
Pagoz estaliya!
Azpitikan isillik
Zoazen ibaiya,
Aurchoa nintzanean
Chit maiz ikusiya;
Bere ertzean zauden
Lili-jauregiya,
Denbora zarretako
Oroimengarriya;
Atariko inchaurren
Itzal naigarriya;
Arruako mendiska
T'Eleiza galaiya;
Bertako eskill-soñu
Poz emangarriya;
Iraetako garo
Bikaiñ ugariya;
Emen non-nai entzuten
Dan musika eztiya,
Choriyak, maisu gabe
Berez ikasiya,
Kantuz alaitu dedin
¡Bai! Sortitz guztiya,
Gozo datorrenean,
Larrosaz jantziya,
Gau illuna joanikan,
Goizaren sentiya;
Erchina-atzean zauden
Aizarna garaiya,
Gañean daukazula
Santa Engraziya,
Eta inguruetan,
Jaunak ipiñiya,
Arkaitz gogor taldea,
Chit gora jaikiya;
Bertako Eleiz eder,
Zabal eta alaiya;
Izentzat Echegaray
Dezun baserriya;
Akua, toki polit
Mendiskaz ertsiya...
Zuen oroitza daukat
Barrenen josiya;
Ez det galduko sekulan ere,
Galtzen ezpadet biziya.
|