inprimatu
Gabon-kantak
Izenburua:
Gabon-kantak
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
529

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabon kantak

 

Echegaray, Karmelo

 

 ¿Zer zaizute, gertatzen

 Arzai maiteak?

 ¿Zergatik zabiltzate

 Pozez beteak,

 Gogoz kantatzen,

 Eta chirolak joaz

 Ariñ saltatzen?

 

 Belendik gatoz, pozez

 Choraturikan,

 Gauza miregarriyak

 Ikusirikan:

 ¡Miragarriyak!

 Gaur artean iñorchok

 Ez ikusiyak.

 

 Aur bat ikusi degu

 Orain jaiyoa,

 Eguzkiya dan baño

 Ederragoa:

 Aurcho pobrea,

 Baña Zeru ta lurren

 Jaun ta jabea.

 

 Zoazte zuek, ere,

 Anai laztanak

 Eskeñitzera zuen

 Bildots otsanak;

 Auspeztutzera,

 Jesus biyotzetikan

 Adoratzera.

 

 Zoazte ¡bai! zoazte;

 Aingeruchoak

 Kantatutzen dabiltza

 Kantu gozoak

 Eta Zeruak

 Berak ere daude gaur

 Oso poztuak.

 


inprimatu