Gabon-kantak
Echegaray, Karmelo
Kantu gozoak,
Miragarriyak,
Chit pozgarriyak,
Dira entzuten;
Zerubak urrez
Apaintzen dira;
ĄOrra! begira
Nola dauden.
Egaak aztiņik
Aingeruchoak,
Soņu gozoak
Kantaturik,
Belena datoz
Laņo-tartean
Poza, larrean
Zabaldurik.
Belena datoz
Argi-iturriyak,
Izar churiyak,
Illargiya;
Belena, laņo
Zillarreztuak,
Odei sutsuak...
ĄMirariya!...
Aigeruchoak,
Belen gaņean,
Egaatutzean
Dute esaten:
"ĄGizonak! jaiki
Kantatutzera,
Zer, jakitera
Dan Belenen."
"Jaungoiko-Seme
Chit almentsua,
Sorgabekua,
Gizondurik,
An ikusten da
Lasto gaņean
Aska batean,
Aur egiņik."
"Atozte, bada,
Belena, artzaiyak,
Esker zintiyak
Ematera;
Lastotan dagon
Aur-Jaungoikoa,
Jesus gozoa
Gurkartzera."
Zuen chirolak
Jo. zazkitzute,
Kanta zazute
Pozturikan;
Belena atozte
Laster, artzaiyak,
Poz-irrintziyak,
Egiņikan.
Gaur gertatu dan
Gauza poztiya,
Miragarriya
Kantatzera,
Goazen; Jesusi,
Artzai laztanak,
Bildots otsanak
Eskeintzera.
|