inprimatu
Euskaldunei
Izenburua:
Euskaldunei
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
202-204

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskaldunei

 

Echegaray, Karmelo

 

 I.

 

 ¡Zer gozoro bizitzen dan,

 Bat jayo dan erriyan!

 ¡Zer gozoro, aur zanean

 Jostatzen zan tokiyan!

 ¡Zer gozoro, Jaungoikozko

 Pake maitagarriyan,

 Esertzen dan, aita batek

 Landutako zelaiyan!

 ¡Zer gozoro jarririkan

 Zuaitz baten azpiyañ

 Ikusten dan seguruzta

 Soroaren erdiyan!

 ¡Zer gozoro, zuaitzaren

 Bertistezko jantziyan,

 Ikusten dan garau piña

 Narotasun aundiyan;

 Sagar eder urreztuak

 Mardulikan saroiyan,

 Mats-mordoak, zintzilikan

 Ibarroko mastiyan;

 Gaztañ-morkol arantztiyak

 Gaztañadi guriyan;

 Inchxur bikaiñ gozotsuak

 Ibai-bazter galaiyan!

 ¡Zer gozoro, kantatutzen.

 Ikusten dan sasiyan

 Chori luma kizkurduna,

 Poz atsegin biziyan!

 ¡Zer gozoro, begirutzen

 Dan lastozko kabiyan,

 Errechiñol maitatsua,

 Umeak gorde naiyan!

 ¡Zer gozoro dan ikustan,

 Egunaren sentiyan,

 Eguzkiyan etorrera

 Bere suzko gurdiyan,

 Zabaldurik argiera

 Sortitz guzti-guztiyan;

 Ala beeko zelaiyetan,

 Nola goiko mendiyan;

 Ala itur urdiñean,

 Nola pitsdun ibaiyan!

 .....................

 ¡Zer gozoro, goizetikan

 Irtetzen dan lanera,

 Gari bizikariya eman

 Bear duan lurrera!

 ¡Zer gozoro, biurtzen dan

 Illuntzean echera,

 Sorotikan, nekaturik,

 Atseden bat eitera;

 Echetar maitatuekin

 Biyotza poztutzera!

 ¡Zer gozoro, jachitzen dan

 Jayak ospatutzera,

 Mendartean sarturikan

 Dagoan ibarrera!

 Laño bat ez dator bere

 Barjakinde chauera,

 Satitutzen duan poza

 Beregandik kentzera,

 Naigabea, kezka, miña,

 Biyotzean sartzera.

 

 ¿Nork utziko du, billatutzeko

 Bertatik joanik, urrea,

 Mendiyetako bizitza gozo,

 Naigaberikan gabea?

 ¿Nork lagako du, beretan dagon

 Maitagarrizko pakea,

 Baldin urreaz eta zillarraz

 Badatorkigu nekea?

 

 II.

 

 Zer samiñki bizitzen dan

 Bat erritik aldenik!

 ¡Zer samiñki, lagun aide,

 Guraso bat gaberik!

 ¡Zer saminki, dagonean

 Meatze bat zulorik,

 Andikan zer irtengo dan

 Pentsatutzen bajarrik!...

 ¡Zeñ ederra dagon goiza!...

 Baña arentzat... alperrik,

 Daukalako biyotza chit

 Diru-nayez beterik.

 Ez du beretzat sortitzak

 Atsegiñik !ez pozik!

 Zergatikan zorigaitzak

 Daukan azpiratarik.

 Beti dago nozitutzen;

 Beti dago tristerik;

 Beti ¡bai¡ negarrez beti,

 Chit sarritan esanik:

 "¿Nola nintzan ¡o zoriya!

 Nola, zugan tinkorik; 

 Urrundetu gurasoak

 Dauzkadan lur maitetik?

 ¿Nola nintzan, nere lagun

 Maite danak utzirik,

 Aldendu, zeñ birakorra

 Ziñan pentsa gaberik?"

 ......................

 ¡Amerika! ¿zenbat dira

 ¡Zenbat! zugaz zurturik,

 Irten beren erritikan,

 Gurasoak lagarik,

 Usterikan biurtzea

 Diruz oso beterik?...

 ¿Eta zenbat itzul dira?...

 Ez joan ziran erdirik.

 Ez egiyaz; an ill dira,

 Lagun bat gabetanik,

 Urrun dagon beren Ama

 Maiteaz oroiturik,

 Beragandik iges egin

 Zutelako damurik,

 Barkaziyoa biyotzez

 Jainkoari eskarik.

 ..................

 Eta biurtu diranak

 Jayotz erri maitera,

 ¿Zer ekarri dute beren

 Gurasoen echera?...

 ¡Zenbat aldiz etor diran

 An ezurrak ustera!

 ¡Zenbat aldiz, atsekabez,

 Miñez Ama jartzera!

 ¡Zenbat aldiz, negar-malkoa

 Zelaiyak bustitzera!

 ¡Zenbat aldiz, sort-echetik

 Zoriona kentzera,

 Zorion aren eguzkiya

 Lañoz estalitzera,

 Len gozoak ziran toki

 Aek beltzez jaztera,

 Beretan zorigaitzaren

 Aziya zabaltzera!

 Nor irtengo da jayotz-echetik,

 Topatu nairik urrea;

 Baldin sarritan urrean ordez

 Arkitzen bada gosea?

 ¿Nork opaka du, Amaren biyotz

 Biguña miñez lentzea?

 ¿Nork naikidako du, sort-erritik

 Aldendurikan, iltzea?

 


inprimatu