Euskal-erria
Echegaray, Karmelo
Euskaldun jayo giñan,
Euskaldun gera azi,
Euskaraz zigulako
Amak erakutsi:
Euskara laztan maite,
Zabiltz gugaz beti,
Euskara ill ezkero,
Ez degu nai bizi.
***
¡O gure Euskal-erri biotz-biotzekoa!
¡Mendiz eta itsasoz Jainkoak jantzia!
¡Zu zaitugu maiteko bizi geran artean!
Zuretzako daukagu odola, biziya.
Doai ugariz zaitu Jaungoikoak apaindu:
¡Ai! ¿nola guk kantatu zeñ aundiya zeran?
¡Atoz, atoz kondaira! mintza zaite, zu, mintza,
Aitor aitalenena mintza zan euskeran.
***
Gure Erria, gizaldi denak
Dira zutaz oroituko,
Ez dutelako beste erririk
Añ garbirik arkituko:
Alfer-alferrik etsai batzuek
Zure izena zikinduko:
Zure Jaungoiko, Egi bakarrak
Oso garbi du gordeko.
***
Denak anayak gera: amu baten semeak,
Arbola santu baten azpian aziyak:
Damutu gera benaz egiu degun gaizkiyaz:
Denok izan nai degu Euskaldun garbiyak.
Errukiya sortu zan damutzen danarentzat:
Biotz umillak dauka Zeruan sarrera:
Guretzat izango du, Amak, barkazioa:
Denok bat egiñikan ¡bai! biziko gera.
Euskalduna zan Aitor, euskaldun Larramendi,
Euskaldunak ziraden gure gurasoak:
Euskaldunak izango dira, mundurik mundu,
Euskal-erri maitetik ateratakoak!