inprimatu
Errosariyoa
Izenburua:
Errosariyoa
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
304

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Errosariyoa

 

Echegaray, Karmelo

 

 Errezatzen astean

 Errosariyoa,

 Penik badet, nigandik

 Igesi dijoa;

 Ta biyotzetik gora

 Datorkit malkoa,

 Maitetasunak biguñ

 An sortutakoa,

 Maitetasuna bera

 Dan beziñ gozoa.

 

 ¡O malko bedeinkatu,

 Malko pozgarriya!

 ¡Zurekin agurtzen det

 Birjiña Mariya!

 ¿Non lurrean arkitu

 Itz bat añ garbiya,

 Agurtzeko mintsuen

 Ama chit eztiya,

 Biguñtasuna badu

 Izate guztiya?

 

 Beti ¡Agur Mariya!

 Asten naizenean,

 Malkoa sentitzen det

 Nere biyotzean.

 Ala Errosariyo

 Dena bukatzean,

 Koroi bat malkoz egin

 Det ¡an! barrenean,

 Ipintzeko Amari

 Umillki oñean.

 


inprimatu