inprimatu
Erbestetu baten aubenak
Izenburua:
Erbestetu baten aubenak
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
402

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erbestetu baten aubenak

 

Echegaray, Karmelo

 

 Biyotza penaz, anima triste,

 Begiyak malkoz beterik,

 Emen nago ni, pentsamentua

 Jayotz-erriyan, josirik.

 

 Emen nago ni, penaz ta miñez.

 Sort-erriyari begira;

 Nago, joan nairik aur nitzanean

 Jostatzen nitzan tokira.

 

 ¡A zer pena dan egon bearra

 Sort-erritikan aldenik!.

 Dirudi, batek ez daramala

 Berekin miña besterik.

 

 Ikusten ditu chori pollitak

 Chorrochioka sasiyan;

 Ikusten-ditu belcharg ederrak

 Pozez bustitzen ibaiyan;

 

 T' alaz guztiyaz, pena bakarrik

 Sentitutzen da barruan,

 josirik dauka sort-erriyaren

 Oroitza bere goguan;

 

 Josirik daukan eran, choriyai;

 Kabichoaren oroitza;

 Dirudiyela sort-lurrarentzat

 Bakarrik dala bizitza.

 

 ¡Nork lezakean aizechoaren

 Egaan bitartez itzegin!

 ¡Nork lezakean erri maitea

 Eramatea berekin!

 

 Au banezake, nere biyotzak

 Zer poza luken sentiko!

 Zu banezake ¡nola liraken

 Nere begiyak piztuko!

 

 ¡Zer otsarea ¡ai! lezakean

 Sutuko-nigan orduan!

 Zer atsegiña, zer poz aundiya

 Sentiko nuken barruan!.

 

 ¡Jayotz-echea, bere gañean

 Ikusitzen dan mendiya,

 Sort-uriyari muñ-egiñikan-

 Igarotzen dan ibaiya.

 

 Ezpañ legorrak busti giñuzen

 Iturri leyar urdiña,

 Itzal gozoa ematen zigun

 Zuaitz oseptsu liraiña.

 

 Ogengabeko aurtasunean

 Ibiltzen giñan zelaiya

 Nola jostatzen giñan-ikusi-

 Zuen mendiska parkoiya.

 

 Danak ¡bai! danak, maitaro

 Dauzka biyotzak gorderik

 Beti berakaz oroitutzean

 Tupotzka dago, pentsarik.

 

 Ainbat maitamen dituen

 Emendik urrun daudela;

 Jendetartean egonagatik

 Bakar ta triste dagola...

 

 Zergatik ¿nola poztu liteke

 ¡Ai! erbestean biyotza?...

 Nik, beintzat, ez det sentitzen ezer

 Ezpada pena mingotza.

 


inprimatu