Eguzkiya-ren irteera
Echegaray, Karmelo
Goiz aldea da; irten gaitean,
Goazen mendiyen gaņera,
Ikusitzean zer ederra dan
Eguzkiyaren irteera
Ikusitzera, al-dan ongiyen
Gau illunaren bukaera,
Bai eta ere, egun ederren
Miragarrizko jayoera
Zeruba urdiņ; odei bat gabe,
Lauso ariņa azpiyan,
Landare danak lore-zabaltzen
Baso ta charen erdiyan;
Zelaiyak intzez ongi busti-ta
Mardul belarra mendiyan,
Sortitza daņa deitzot dagola
Chit alaitasun aundiyan.
Zillarra bezin piņ eta garbi
Pizkorrak daude ibaiyak,
Leyarrezkoak diruditela
Beren ur-eder biziyak;
Errekak eta iturrichoak,
Aintzira chiki t'aundiyak
Eguzkiyaren irteerak dauzka,
Pozez beterik guztiyak.
Sarats-illunak utzi dituzte
Beren betiko negarrak;
Aldamenean zut zutik daude
Zuriz, jantzirik zumarrak;
Oen ondoren alchatzen dira
Liraiņ ta zuzen lizarrak;
Ditu guztiyak distiatutzen
Egun-sentiko izarrak.
Asitzen dira chori chikiak
Zugaztiyetan kantatzen,
Soņu eztitsu chit pollitakin
Egun-sentiya agurtzen;
Ihar-zuloak mendi-tontorrak
Dirade danak alaitzen;
Zergatik duten ezagututzen
Eguna dala argitzen.
Zoragarrizko choriyen kantu
Aņ gozatsuak entzunik,
Ichaso arro indartsua-re
Dago ekaitzak azturik;
Ondar-aldera biraltzen ditu
Baga-leunak umillik
Gaņean diyaz azkar ontziyak
Ariņ aizeak bultzarik.
Uren azpitik azaldutzen da
Izar danetan nausiya,
Bere urrezko erraņuekin
Lilluraturik guztiya;
Apaingarriro jantzitzen ditu
Zeru mirari garbiya,
Ichaso aundi orrolariya
Eta lorezko zelaiya.
Aldendutzen da sakonetatik
Egun-sentiko laņoa,
Agarturikan argiz beterik
Arkaitz-arteko zuloa;
Zuaitzak daude garbiturikan
Intzez ederki ostoa;
Danak diote: "Egunu sentiya,
Ederra zera, gozoa.
ĄZer gauz ederrak azaltzen diran
Mendiyetara igorik!
Nekazariyak irtetzen dira
Kantatzen beren echetik:
Soroetara lanera diyaz
Biyotza guziz pozturik,
Zergatik duten alde danetan
Ikusten poza goiturik.
Egun-argiyaz agertutzen da
Ikusgarriya mundua;
Ezagutzen da bazter danetan
Egillearen eskua;
Egaztichoak esaten dute:
"Jaso zazute burua,
Miretsitzeko, begiraturik
An goian dagon Zerua."
Gauza guztiyak bedeinkatutzen
Dute eguzki berriya,
Oro bat bere erraņu eder
Indarti eta biziya,
Esanik dala Jaunak guretzat
Biraltzen duen argiya,
Zeruetara bear degula
Alchatu bere gloriya.
Umill gaitezen, bada, gizonak
Egillearen aurrean;
Doaindu zagun Zeruko Jauna
Belaunturikan lurrean;
Jachi gaitezen erriyetara
Zabaldutzeko danetan,
Egun-sentiyak zer atsegiņak
Sartzen dituen guregan.