inprimatu
Azuzenak. On Bizente Arana jaunari
Izenburua:
Azuzenak. On Bizente Arana jaunari
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
273

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Azuzenak. On Bizente Arana jaunari

 

Echegaray, Karmelo

 

 Zelai gozatsu miragarrian

 Lore guztiyak bildurik,

 Arkitzen ziran udaberriko

 Doai danakin galairik.

 An zeuden larros gorriyak, intzez

 Beren kopeta garbirik,

 An chiliprayak, apainduriya

 Lilluragarriz jantzirik;

 An lore pollit beti-biziak,

 Beti bezela bikaiņik;

 An bichilorak, bidechigorren

 Ertz ederretan jayorik;

 An zeuden. ere, jazmiņ churiyak,

 Usai gozoa zaballik,

 An azuzenak, begirasuna

 Zeru goyetan.josirik,

 Eta lilipak, sartaizechoak

 Atsematean, mugirik.

 Beren oņetan, errekacho bat

 Igarotzen zan maltsorik,

 Ur eder urdiņ osasungarriz

 Ayen sustraiytik bustirik.

 oriyekin, landarechoak

 Ur biziyak arturik.

 Azaltzen ziran guri ta mardul

 Chortena liraiņ, jasorik,

 Erdidikirik zegoan lorea

 Erakusitzen pozturik.

 Ala guztiyak zeudela mardul

 Eta pozkidaz beterik,

 Andik urrean zegoan ujolde

 Batek goaitik irtenik

 Arrapatutzen zuan guztiya

 Kolko loituau arrerik,

 Eta berekin etzeramana

 Ondaturikan utzirik,

 Larrosak eta beste loreak

 Chortenetikan autsirik,

 Eramanikan batzuek: eta

 Beste batzuek igarrik,

 Erreka garbi leyarrezkoa

 Lagatu zuen zikiņik;

 Eta loretsu len ikusten zan

 Zelai ederra, soildurik.

 Bakar-bakarrik azuzenchoak

 Gelditu ziran mardulik

 Ujoldearen indarretikan

 Garbitasunak gorderik.

 Garbitasunak maite badegu,

 Gordeko gaitu gaitzetik.

 


inprimatu