inprimatu
Argi baten billa
Izenburua:
Argi baten billa
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
460

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Argi baten billa

 

Echegaray, Karmelo

 

 Mundu ontako usteltasuna,

 Gaiztakeriya begiraturik,

 Neukan batean nere biyotza

 Miņaren miņez estandaturik,

 Argi bat billa nairik nabillen,

 Baņan argirik ez arkiturik,

 Izekiz otoitz egiten asi

 Nitzan, Jaunari gurteskaturik,

 Biralitzeko argi pozti bat

 Egon ez nedin beti mindurik.

 

 Au esatean, nere gaņean

 Soņu bat entzun nuen gozoa,

 Loreetatikan goratutzen dan

 Likurta baņo gozoagoa;

 Chori polliten baso-tarteko

 Kantua baņo eztiyagoa;

 Sartaizearen arratsaldeko

 Surmurra baņo bigunagoa;

 Arkaitz-arteko iturriyaren

 Pill-pilla baņo poztiyagoa.

 

 Miretsiturik eta zurturik,

 Begira nuen nere gauera,

 Eta ikusirik aingeru eder bat.

 Nola zetorren egaan lurrera;

 Zentzusteturik, erori nitzan

 Kopetarekin lurra jotzera,

 Baņa aditzean aingeruari:

 "ĄJaiki, gizona! atoz onera,"

 Jaike nitzan, ta jaso nituen

 Begi tristeak Zeru urdiņera.

 

 Eta aingeruak, zabaldurikan

 Bere egal edan zillarreztuak,

 Lurrindurikan bere asnasaz

 Geuden lekuen ingurukuak,

 Gozo esan ziran: "Argi bat, poz bat

 Billa nai dezu baņa munduak

 Ez dauka argirik, ez ere pozik,

 Baizikan neke naigabetsuak;

 Zuk nai dituzun poza t' argiya

 Bakar-bakarrik dauzka Zeruak."

 


inprimatu