inprimatu
Aita Santuari, bere urrezko eztayetan
Izenburua:
Aita Santuari, bere urrezko eztayetan
Sinadura:
Echegaray, Karmelo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Karmelo

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
491

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita Santuari, bere urrezko eztayetan

 

Echegaray, Karmelo

 

 Badatorkigu egun gozoa:

 Jesus eskuan arturik,

 Aita Santuak bedeinkatzen du

 Kristau-taldea maiterik:

 Bazter denetan ikusten dira

 Bere semeak pozturik,

 Beren biyotzak, beren biziyak

 Aitari eskeņi nairik.

 

 Egun eder au iruditzen zait

 Zerutar egun-sentiya,

 Bere ondoren dakarkiguna

 Eguzki dizdizariya:

 Eguzki onek, zabaldutzean

 Bere argi chit biziya,

 Itz gabe digu esango, libre

 Dala Pedroren ontziya.

 

 Orregatikan, egun-senti au

 Gugan denean agertzen,

 Chori kantuen ordez, ditugu

 Aingeru-kantak aditzen:

 Orregatikan, gure pozezko

 Malkoak diz-diz egiten,

 Perlaen ordez Aita Onaren

 Koroyan jarri ditezen.

 


inprimatu