inprimatu
Zortzico
Izenburua:
Zortzico
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
190-191

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zortziko

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 Nere Donostiyako

 Erritar maiteak

 Kantadizagun gogoz

 Gure naigabeak,

 Mundubak jakindezan

 Zer zaigun gertatu

 Ta nolako moduban

 Geraden gelditu.

 

 Bost urte igaro ondoan

 Penaz beterikan

 Franzesa guregandik

 Eziņ botarikan.

 Atzeneko paguba

 Ezta izan gaiztoa

 Iņork munduban aitu

 Ez bezelakoa.

 

 Doatsu izan uste

 Genduben orduban

 Urrikari gelditu

 Gerade munduban.

 Etsayak juban eta

 Laguntzakoakin

 Arkitzen gera guztiz

 Pagu onarekin.

 

 Gure Euskal-erriko

 Soldadu nobleak

 Asiyeran ginduzen

 Sitiyatzalleak.

 Gazteluba naizuten

 Ichaso alderik

 Artu, eta Franzesa

 Arrapatu atzetik.

 

 Jende eta denbora

 Guchi galdurikan

 Libre gelditzen giņan

 Etsayetatikan.

 Baņa nola ingelesa

 Degun jaun ta jabe

 Laster utzi ginduben

 Espaņolik gabe.

 

 Iru ogei milla bala

 Bonba eta granada

 Erriyan sartudala

 Duda gabea da.

 Eztu iņork munduban

 Ingelesen aboan

 Plaza gogorragorik

 Izango gogoan.

 

 Bazterrez ta ichasoz

 Illabete biyan

 Beren ustez egondu

 Dirade guardiyan.

 Amar bat milla gizon

 Gaņera onzi asko

 Franzes chaluparikan

 Ez igarotzeko.

 

 Santa Klara-ko isla

 Zutenian artu

 Etzuten uste iņor

 Zitekian sartu.

 Baņa nola zeguan

 Franzesa kontuban

 Gau bat faltatu gabe

 Sartzenzan portuban.

 

 Ingeles, portugesak

 Arturik erriya

 Biyak egin digute

 Gaitza ugariya.

 Onra galdu eta ill

 Lapurtu guztiya

 Eta gero ondoren

 Erre Donostiya.

 

 Donostiar tristeak

 Zer egingo degu,

 Nola negu gogorra

 Igaroko degu;

 Ez erri ta ez eche

 Ezta ere jantzirik

 Jatekoa garisti

 Ta ez izan dirurik.

 


inprimatu