inprimatu
Gurutze santu Lezokoaren bederatziurreneko gozoa
Izenburua:
Gurutze santu Lezokoaren bederatziurreneko gozoa
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
230-231

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gurutze santu Lezokoaren bederatziurreneko gozoa

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 Erromerian dator jendea

 Lezoko Kristorengana,

 Zeren munduak ondo dakien

 Chit miragarria dana:

 Dijoazenak ta datozenak

 Lezon daukate meaztarra,

 Biotz barrendik egiņarekin

 Beren damuaz negarra.

 

 Euskal-erriko guztiak, eta

 Millaka erbestekoak,

 Dira Lezoko Santo Kristoren

 Egiazko debotoak:

 Lasterka datoz ager egiten

 Pekatu antziņakoak,

 Damuarekin Gurutzeari

 Galdezka barkazioak.

 

 Mutuak, gorrak, ichu ta errenak

 Lezoko eleiza onetan

 Ikusi dira, ez bein bakarrik,

 Baņa bai asko alditan;

 Itza egiten, ondo entzuten,

 Argitzen, ibill lasterkan,

 Fedearekin erreguturik

 Santo Kristoren oņetan.

 

 Ez da eririk, ez da gasorik

 Dolore ta samiņikan,

 Lezoko Kristo miragarriak

 Sendatuko ez duenikan;

 Denborarekin batzuek, eta

 Beste asko bertatikan,

 Fedearekin biotz barrendik

 Umill erreguturikan.

 

 Ichasoetan erdi itoak

 Egon diraden jendeak,

 Salbatu ditu milla ta milla

 Gurutze Santu gureak:

 Promesa egin ta ekarri ditu

 Esker on eta fedeak,

 Negar malkoa dariotela

 Ala zar nola gazteak.

 

 Katibuturik egon diranak

 Kate burnizkoz lotuak,

 Legen zauriaz denbora luzez

 Urrikari bizituak:

 Lezon arkitu izan dituzte

 Erremedio zerukoak;

 Au ta geiago egiten daki

 Gurutz Santu bertakoak.

 

 Kristaurikan dan gaiztoenak,

 Biotzik dan gogorrenak,

 Zeruko bide berdiņ ederra

 Lezon daukate dianak:

 Beterik amar mandamentuak

 Kristori dagozkionak,

 Bere grazia Santua laster

 Betiko dauka gizonak.

 

 Gurutze Santu miragarriak

 Mundu guztian du fama,

 Zeren beraren amorioak

 Gordetzen duen anima:

 Bitartekotzat ipiņirikan

 Maria Birjiņa Ama,

 Urrikiaren galdezka gaude

 Gure jabe eta Jauna.

 

 KOROA.

 

 Lezora guazen fedearekin,

 An dago Zeruko Jauna,

 Gurutze baten iltzez josia,

 Besoak zabal gugana.

 


inprimatu