inprimatu
Eguberriyetako kantak
Izenburua:
Eguberriyetako kantak
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
530-531

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eguerrietako kantak

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 Sarartea edo Idiarena.

 

 Arren laster, atozte

 Adiskide maiteak,

 Utzizuben nekeak,

 Larga zeren lanak,

 Aditu diranak,

 Berri, berri,

 Zerubak emanak.

 

 Beielea bildurik

 Gaur illunabarrean,

 Ukullu bazterrean

 Nagoala lotan,

 Amets jolasetan

 Jesus, Jesus,

 Agertu zait bertan.

 

 Beleneko sarreran

 Dago jayo-lekuba,

 Anche dago zeruba,

 An ama maitea,

 An aita-ordea,

 Anche, anche,

 Erredentorea.

 

 Asnaz lurriņarekin,

 Berotubaz lastoa

 Daude idi; astoa,

 Ardia, bildotcha,

 Bigundu naiz otza:

 Guazen, guazen,

 Lasterka bakoitza.

 

 Arzaigokia.

 

 Arzai maiteak zorion

 Gure deya du zerubak,

 Utzi agudo chabolak

 Eta zuben ganadubak.

 

 Arzaiak ariņ lasterka

 Guazen guztiok Belena,

 jabe jaun bakar gurea

 Adoratzera aurrera.

 

 Jaso biotzak batera,

 Begiak umildu bera,

 Eta belaunak lurrera,

 Guazen jaunaren aurrera.

 

 Agudo guazen bidean,

 Guazen arzaiak kontentuz,

 Zorion gurean dator

 Gaur gizonagana jesus.

 

 Koplaria.

 

 Aterik ate nabill

 Jesusen galdezka,

 Eziņ iņon jakiņik

 Jayo dan edo ez:

 Nabill echerik eche

 Jesusen galdezka,

 Erregalo egin nai

 Niyoke siaska.

 

 Ditut trocha oyalak,

 Arkume-larruba,

 Aurraren berogarri

 Ondo legortuba:

 Amaren saldachoaz

 Ez nago aztuba,

 Eta det aitarentzat

 Apari-moduba.

 

 Euskarichoa.

 

 Agur aurchoa, salbe Ąo Jesus!

 Zerala ongi etorri,

 Zeruko lore zuri ederra

 Salbe guztiok zedorri.

 

 Zortzikoa.

 

 Egiņ arren gizonak

 Bere alegiņa,

 Izan arren gogoa

 Borondate diņa:

 Ez-du erakutsiko

 Bear dan adiņa,

 Miragarri gaurkoa

 Zerubak egiņa.

 

 Lendanaz du Maria

 Jaunak bedeinkatu,

 Bere berdiņik ez du

 Lurrean arkitu,

 Ezpiritu Santuak

 Gero du arkitu

 Gaur da ama egiņik

 Birjiņa gelditu.

 

 Mariagandik dator

 Gure Egillea,

 Asierarik eta

 Azkenik bagea:

 Berea da zeruba,

 Lurrare berea,

 Berarena guztiya,

 Goya eta bea.

 

 Egiņa dago bada

 Jaunak aginduba,

 Zabal irikirikan

 Daukagu zeruba:

 Barkatuba bertatik

 Dago bekatuba,

 Egiaz biotzetik

 Badator damuba.

 


inprimatu