inprimatu
Eguberriyetako kantak
Izenburua:
Eguberriyetako kantak
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
539-540

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eguerrietako kantak

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 SARARTEA.

 

 Arren laster atozte,

 Adiskide maiteak,

 Utzizuben nekeak,

 Laga zeron lanak,

 Aditu diranak,

 Berri, berri

 Zerubak emanak.

 

 Beielea bildurik

 Gaur illunabarrean,

 Ukullu bazterrean

 Nagoala lotan,

 Amets jolasetan

 Jesus, Jesus

 Agertu zait bertan.

 

 Beleneko sarreran

 Dago jayo-lekuba,

 Anche dago zeruba,

 An ama maitea,

 An aita ordea,

 Anche, anche

 Erredentorea.

 

 Asnas lurriņarekin

 Berotubaz lastoa,

 Daude idi, astoa,

 Ardia, bildocha,

 Bigundu naiz otza;

 Guazen, guazen

 Lasterka bakoitza.

 

 ARZAIGOKIA.

 

 Arzai maiteak zorion

 Gure deya du zerubak,

 Utzi agudo chabolak

 Eta zuben ganadubak.

 

 Arzaiak ariņ lasterka

 Guazen guztiok Belena,

 Jabe Jaun bakar gurea

 Adoratzera aurrena.

 

 Jaso biotzak batera,

 Begiak umildu bera,

 Eta belaunak lurrera,

 Guazen jaunaren aurrera.

 

 Agudo guazen bidean,

 Guazen arzayak kontentuz,

 Zorion gurean dator

 Gaur gizonagana Jesus.

 

 KOPLARIA.

 

 Aterik ate nabill

 Jesus-aren galdez,

 Eziņ iņon jakiņik

 Jayo dan edo ez:

 Atabill echerik eche

 Jesus-en galdezka,

 Erregalo egin nai

 Niyoke sieska.

 

 Ditut trocha oyalak,

 Arkume larruba,

 Aurraren berogarri

 Ondo legortuba:

 Amaren saldachoaz

 Ez nago aztuba,

 Eta det aitarentzat

 Apari moduba.

 

 EUSKARICHOA.

 

 Agur aurchoa, salbe Jesusa,

 Zerala ongi etorri,

 Zeruko lore zuri ederra

 Salbe guztiok zedorri.

 

 ZORTZIKOA.

 

 Egiņ arren gizonak

 Bere alegiņa,

 Izan arren gogoa

 Borondate diņa:

 Ez du erakutsiko

 Bear dan adiņa

 Miragarri gaurkoa

 Zerubak egiņa.

 

 Lendanaz du Maria

 Jaunak bedeinkatu,

 Bere berdiņik ez du

 Lurrean arkitu:

 Espiritu Santuak

 Gero du arkitu,

 Gaur da Ama egiņik

 Birjiņa gelditu.

 

 Mariagandik dator

 Gure Egillea,

 Asierarik eta

 Azkenik bagea;

 Berea da zeruba,

 Lurrare berea,

 Berarena guztiya,

 Goya eta bea.

 

 Egiņa dago, bada,

 Jaunak aginduba,

 Zabal irikirikan

 Daukagu zeruba;

 Barkatuba bertatik

 Dago bekatuba,

 Egiaz biotzetik

 Badator damua.

 


inprimatu