inprimatu
Eguberri kantac
Izenburua:
Eguberri kantac
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
278

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri kantac

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 SARRERA

 

 Atozte langilleac,

 Laster egizute,

 Zuben neke izerdiya

 Utzi ezazute;

 Jarraituko nazuten

 Egun badet uste

 Atsegiņez beteric

 Ala zar non gazte.

 

 Jakin bear dezute

 Jesus jayodala

 Estalpe zar batean

 Belenen datzala:

 Eskas izan ez dezan

 Gure egin-ala,

 Nere lagun maiteac

 Guazeu bereala.

 

 ZORTZIKOA

 

 Jaunari alabantzac,

 Jaunari graziyac

 Cristabaren izena

 Dadukan guztiyac,

 Kunplitu diralako

 Egun profeziyac

 Bere abo santutic

 Gizonari utziyac.

 

 Lendanaz emanikan

 Moises-i legea,

 Mundura etorri da

 Erredentorea:

 Ezagutu dezagun

 Bere bondadea,

 Irikitzera dator

 Zeruko bidea.

 

 Estalpe zar batean

 Beleneko erriyan

 Gure Jesus jayo da

 Gabaren erdiyan,

 Birjiņa ama gandikan

 Umildade aundiyan,

 Otzak eta bearrez

 Iltzeko zoriyan.

 

 Zeruba ta lurrean

 Jaun ta jabe dana

 Larru gorriyan dator

 Cristabaren gana,

 Zeren umiltasuna

 Beardau aurrena

 Arkitzeko zeruko

 Bideric onena.

 

 EUSKARICHOA

 

 Guazen igeltzeroac,

 Argiņ eta arotzac,

 Gaur Jesus adoratu

 Beardu bakoitzac;

 Birjiņa amarekin

 Ikaraz dago otzac

 Mundura etorriya

 Gu salbatzekotzat.

 


inprimatu