Donostiako plaza berriko metarriyen asierari. Zortzikoa
Echegaray, Jose Vicente
Egun konsolagarri
Zorionekoa,
Amaseigarreneko
Agorrillekoa:
Neurritu dana Plaza
Donostiyakoa,
Aztu bear dubena
Len erretakoa.
Atzo goiz beranduban
Donostiko erriyan,
Ekusgarririk asko
Zan plaza berriyan:
Alkiyak ipiņirik
Inguru guztiyan,
Agintariyak zeuden
Jarririk erdiyan.
An ziran kabildo ta
Errege gizonak,
An ziran gure junta
Obretako jaunak:
Echegille nagusi
Agintariyenak,
Ezpata danzari ta
Soņurik onenak.
Edertasun andi bat
Goizeko amaiketan
Zegoan jendezkoa
Leku guztiyetan:
Plazan eta kaleko
Eche berriyetan
Arri pilla, leyo zar,
Pareta gaņetan.
Arri urdiņ biribill
Lenbizikoetan
Atzo sartu dirade
Plaza kantoyetan
Paper ta dirubak
Frasko ederretan,
Noizbait, jakin dediyen
Ondoregoetan.
Ekarriko dirade
Bereala arriyak,
Egiteko bertatik
Pillare berriyak:
Guztiz izango dira
Sendota egokiyak,
Orpoetan urdiņak,
Gaņean zuriyak.
Gero asiko dira
Egiten echeak.
Ogei ta bosteraņo
Posible ez obeak:
Berdintasunarekin
Banaita gabeak,
Artuko dituztenak
Plazan iru aldeak.
Konsejuko echeak
Beteko du urrena
Gure plaza berriko
Alde laugarrena:
Zimenduak sendoki
Egiņik aurrena
Izango da erriko
Lanik ederrena.
***
Euskarichoa
Oroipena gaur zuri
Gare Donostiya,
Utzirikan alde bat
Naigabe guztiya:
Zuri gaur oroipena,
Zuri, gure erriya,
Kanta ta danzatubaz
Zortziko berriya.
|