inprimatu
Donostiako gazteak, langillle maisuen festa, 1832-garren urteko zanpanzart
Izenburua:
Donostiako gazteak, langillle maisuen festa, 1832-garren urteko zanpanzart
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
115-117

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Donostiako gazteak, langille maisuen festa

 

Echegaray, Jose Vicente de

 

 Marcha.

 

 Oraiņ urte bi etorrigiņan

 Zalduniote goizean

 Donostiara, andre ta gizon

 Kantari eta lanean:

 Aurten berriro gatoz plazara

 Zanpanzart bazkal aurrean

 Kanta, soņu eta dantzakiņ

 Pozez umore onean.

 

 Gurekiņ dator aita Josepe

 Agure gordiņ maitea

 Maisu aditu aspaldikoa

 Langille paregabea;

 Ona Josepe gizon zintzoa

 Nagusi prestu gurea,

 Nekean pizkor, jolasean zar

 Eta festetan gaztea.

 

 Belaun chingoa.

 Zortzi langille maisu, guztiak gazteak

 Eta emazteak,

 Arintzen nekeak,

 Gatoz plaza berrira umore onean,

 Dantzari lanean,

 Kantari nekean:

 Soņubarekin gera alegre dantzatzen

 Ez gera nekatzen,

 Ez ere aspertzen,

 Salto bada gizonak, ta andreak salta,

 Egiņ lana, kanta,

 Ta nekean dantza.

 

 Iru damacho.

 

 Donostiako festara gatoz

 Berri onakiņ kantari

 Emen lendanaz jakin dirala

 Plazan ondo da ageri;

 Infanta maitea, jayocho berria

 Salbe, ta ongi etorri.

 

 Infantachoa zeren dan jayo

 Donostiako jendea

 Festan egunaz, gabean festan

 Dago naikeraz betea:

 Atsegiņ, zorion, biotz leyaleko

 Pozaren eziņ gordea.

 

 Zortzikoa.

 

 Zortzi ofiziotan

 Degu gure lana

 Atozte lenbiziko

 Dendariagana:

 Eramango dezute

 Beti gauza ona,

 Burutik oņetara

 Jazteko persona.

 

 Zapatariak ditu

 Biziro sendoak

 Bota ederrak merke

 Eta modakoak:

 Zapata polit, larru,

 Oyal, sedazkoak,

 Ondo errebitatu

 Eta neurrikoak.

 

 Arotzak ugari ta

 Merke dauzka gayak

 Egiteko apalak

 Kuchak eta oyak:

 Iskindogiak, mairak,

 Ate, leyo, mayak,

 Alki armarioak

 Eta arilkayak.

 

 Kupelgilleak ditu

 Zubek serbitzeko,

 Tonel, barrika, barrill

 Sulla ta tiņako:

 Onzi burniz josiak

 Baņubak artzeko

 Uztai eta zumeak

 Lana egiteko.

 

 Icharkizayak dauzka

 Parol eskukoak,

 Inbutu, kafe onzi,

 Olio charroak:

 Kandelero, neurriak,

 Platerak, potoak,

 Alanbre sare eta

 Enzuluzechoak.

 

 Perratzalleak bere

 Ilze ta perretan,

 Egitekoa urri

 Dauka plaza ontan:

 Baņan beti ugari

 Ordu guztietan

 Mandazai, idizai, ta

 Ostalarietan.

 

 Pazigilleak berak

 Nai deben adiņa

 Zarrak adobakitzen

 Badu zer egiņa:

 Chokolaterachoa,

 Pertza, zartagiņa,

 Pazi, tupi, kaldera

 Eta kaldera.

 

 Chorrochgillea bere

 Arri leunean

 Bururik jaso bage

 Ari da lanean:

 Eguna argitzetik

 Illundu artean.

 Guraize labanakiņ

 Kale kantoyean.

 

 Adio Donostia,

 Aski da jendeak,

 Despeditzen zaituzte

 Oraiņ langilleak:

 Esker onez beterik

 Gizon ta andreak

 Oroituko gerade

 Joan arren urteak.

 


inprimatu