inprimatu
Ezpeleta herrian
Izenburua:
Ezpeleta herrian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
849.zk.
Orrialdea:
4

Ezpeleta herrian

 

 

 1

 

 Ezpeleta herrian, ostatu batian.

 Gerthatu izan naiz bazkari batian,

 Uste gabian, laur lagunetan;

 Etchek' anderia bere lanetan.

 Espantoia franko bere saltsetan,

 Ageriko da gero obretan.

 

 2

 

 Etchek' anderia goizik jeiki zen;

 Zortzi orenetan suia hila zen,

 Haragia' re bucherian zen:

 Hamek' orenetan garburen sartzen,

 Eguerditan bazkaria prest zen;

 Manera onaz zopa on bat zen.

 

 3

 

 Zopa jan eta haragi hori

 Ekharri dauka egosi berri,

 Be'iratu eta egia neron irri,

 Pochi pochi bat eman zautan niri,

 Zer jenero zen etzen ageri.

 Mamia guti, hezurra handi.

 

 4

 

 Arnoa zuten Bordalekotik,

 Edo bertzela taula zukhotik,

 Agollatua ongi uretik

 Edan dezagun beraz gogotik,

 Horditziaren beldurra gatik.

 Horrek ez gaitik joko burutik.

 

 5

 

 Zalhu dabila zerbitzaria,

 Saltsa bat badila egin berria

 Nahi dugunez haren erdia

 Eztu dezagun beraz guardia,

 Saltsa eztela egin herria,

 Bezperakua, nintzen hasia.

 

 6

 

 Galdetzen derogu zerbitzariari

 Ekhar dezagun erraki hori

 Ongi errerik, gizenean guri,

 Be'iratu eta egin neron irri,

 Zikhiruaren fama tzarrari;

 Mehe zen bainan etzen ernari.

 

 7

 

 Kafe on batek oro ahazten

 Galdetu orduko berehala prest zen,

 Ura doidoia pegarrian zen;

 Hasi zen beraz noizbait ekhartzen

 Ura doidoia hasia beltchten:

 Kiker erdi bat phurruska bazen.

 


inprimatu