inprimatu
Ezpeleta herrian
Izenburua:
Ezpeleta herrian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
37.zk.
Orrialdea:
2

Ezpeleta herrian

 

 

 1

 

 Ezpeleta herrian, ostatu batian,

 Gerthatu izan naiz bazkari batian,

 Uste gabian, laur lagunetan;

 Etchek'anderia bere lanetan,

 Espantuia franko bere saltsetan,

 Ageriko da gero obretan.

 

 2

 

 Etchek' anderia goizik jeiki zen;

 Zortzi orenetan suia hila zen,

 Haragia're bucherian zen;

 Hamek'orenetan garburen sartzen,

 Eguerditan bazkaria prest zen;

 Manera onaz zopa on bat zen.

 

 3

 

 Zopa jan eta haragi hori

 Ekharri dauku egosi berri,

 Begiratu eta egin neron irri

 Pochi pochi bat eman zautan niri.

 Zen jenero zen etzen ageri,

 Mamia guti, hezurra handi.

 

 4

 

 Arnoa zuten Bordalekotik,

 Edo bertzela taula zokhotik,

 Agollatua ongi uretik;

 Edan dezagun beraz gogotik,

 Horditziaren beldurra gatik.

 Horrek ez gaitik joko burutik.

 

 5

 

 Zalhu dabila zerbitzaria,

 Saltsa bat baduila egin berria

 Nahi dugunez haren erdia;

 Ezin dezagun beraz guardia,

 Saltsa eztela egin berria,

 Bezperakua, mintzen hasia.

 

 6

 

 Galdetzen derogu zerbitzariari

 Ekhar dezagun erraki hori

 Ongi errerik, gizenean guri,

 Begiratu eta egin neron irri,

 Zikhiruaren fama tzarrari;

 Mehe zen bainan etzen ernari.

 

 7

 

 Kate on batek oro ahanzten

 Galdetu orduko berehala prest zen.

 Ura doidoia pegarrian zen;

 Hasi zen beraz noizbeit ekhartzen

 Ura doidoia hasa beltchen:

 Kikera erdi bat phurruska bazen.

 


inprimatu