inprimatu
Ezkonduen kontuak (Erri kanta)
Izenburua:
Ezkonduen kontuak (Erri kanta)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezkonduen kontuak (Erri kanta)

 

 

 Ezkondu nintzanean bost gona nituen;

 Bi baituran jarri ta bi saldu nituen;

 Soiñean daukadana txito daukat zarra,

 Barriak egiteko esperantza txarra.

 

 Bizi oi nintzanean ugazabanean

 Txokolatea neukan gorderik koprean;

 Txokolatea eta alan beste asko,

 Gorderik oi nituen bear nebaneko.

 

 Azak eta borrajak orioz beterik

 Ezin jan oi nituen nintzala bakarrik.

 Ezkondu eta gero, urtebete bage,

 Porrusaldea neukan oriorik gabe.

 

 ...............................

 ...............................

 Au da bizimodua dodana neuretzat,

 Ezin dot oriorik porrusaldarentzat.

 

 Seintxu bat sabelean, beste bat besoan,

 Gizona tabernan ta artoa auzoan,

 Iru illinti ketsu suaren ondoan;

 Arik datorrenean, irurak lepoan.

 

 Orrako gizon ori dot neure senarra,

 Sarritan ekarten deust begira negarra.

 Jazo al ba'litzake jazo al eztana,

 Laster salduko neuke nik neure senarra.

 

 Ezkondu nintzala ia dira urte bi,

 Eztiot kontsejurik emoten iñori.

 Gazteak, entzun dozu neure kontsejua:

 Laster garbatu yatan niri ezkondua.

 


inprimatu