Ezagun du munduak
1.
Ezagun du munduak
Jesus jaio dena;
Ain dago mudatua,
Ez dirudi lena;
Len guzia zan pena,
Negar, naibageak,
Ta oraiņ atsegiņ, gusto,
Algara, parreak.
2.
Gorroto, errierta,
Auziak ta gerra,
Gaitzak, gose, gezur ta
Intentzio okerrak
Juanik, ia ez dago
Ezerren bildurrik,
Ta ala dago mundua
Zeru bat egiņik.
3.
Abogadu, eskribau
Eta merioak,
Medika, barbero ta
Botikarioak,
Ez dira bear; ta argatik
Izango da sarri
Hipokrates gaxoa
Saguen janari.
4.
Ezpatak, lantzak eta
Beste arma guziak
Erositzen dituzte
Errementariak;
Ta alperrikan ez dediņ
Galdu burni ura,
Enpleatzera diaz
Gure Probetxura.
5.
Atxur, burdiņara ta
Golde biurturik,
Nekazari langiņak
Ongi giaturik,
Emango digu lurrak
Garia ta ardoa,
Gaztaņa, sagardoa
Ta ardo nahikoa.
6.
Garia ta, ardoa
Merke ta ugariro,
Gaztaņa ta sagarra
Berriz urte-oro
Ta ardoak, galdurikan
Lengo malizia
Ez gaitu moskortuko
Eda zia-zia.
7.
Ez da onezkero esango
Gezurrik batere.
Egia esango dute
Dendariek ere:
Juan da emendik tranpa
Ta pede gaistoa,
Ia ur bage saltzen da
Tabernan ardoa.
8.
Basa arteko piztiak
Malso-malso egiņik,
Ez dute ya alkar jaten,
Ta ain gitxi gizonik.
Bat egiņik guziak
Alkarren artean
Bizi dira etsai gabe,
Kontentuz, bakean.
9.
Otsoa ta ardia
Zelai zabalean
Sarri ekusten dira
Biak jolasean;
Alderdanian txita
Aizariarekin,
Portugesa laztanga
Gaztelaubarekin.
10.
Auxen bai dala egiaz
Denbora urrezkoa,
Ta ez en koplari zarrak
Erausitakoa;
Oraiņ aien amesak
Egia sorturik,
Ekusten ari gera
Pozez zoraturik.
|