inprimatu
Eyhelaharre
Izenburua:
Eyhelaharre
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
1322.zk.
Orrialdea:
4

Eyhelaharre

 

 

 1

 

 Kantu berriak jin dira kaseta Argitzalian,

 Emanak Eihelarreko bozka horien gainian.

 Gezur batzu're eman dituzte beren gisako legian.

 Balira arrazoinian, mintza litazke egian.

 

 2

 

 Ez dira acholatuak ez mintzaturik egian,

 Ez eta intresatuak zuzen juaiteko legian;

 Legia aise ukatzen dute heientzat kontra denian;

 Entzuna dugu bortzetan Eihelarreko merian.

 

 3

 

 Behin abiatuz geroz gizona egiten gaizki,

 Noraino juan diteken mundian nehork ez daki;

 Bertzeak ere badira, bena jaun mera partikulazki

 Zer maneran ibili den mundu guziak badaki.

 

 4

 

 Egundaino nun izan da holako mera bitchirik,

 Errientak sudurretik bethi gaizki dabilanik?

 Jandarma eta soldado ekhar-arazteko, ez gutienik.

 Gisa hortan plantatzeko, gutan ez da kriminelik.

 

 5

 

 Zuzenaz ezpaitzioten machoritaterik izan,

 Beldur ziren heien lanak churiek ez gintzan jasan.

 Errienta're etzen ez beldur gizontasuna gal zezan:

 Ukan duen mikoņua lehen utzia du Lasan.

 

 6

 

 Eskolak hartzen zituzten Donianeko jaun bati!

 Oihanzaina juaiten zen hari gaidatzera bethi,

 Harek erranik behar zutela kesa igorri beheiti

 Harek izan balira nausi, nahiko zuten ideki.

 

 7

 

 Ez jakin noiz arte, zazpi phasatu dira nunbaitik;

 Ez ginduen ez besterik idurikatzen Pauetik.

 Izpiritua duenak hori aise badaki engoitik,

 Otsoak ezdela jaten nihun bere haragitik.

 

 8

 

 Oro ginen ehun eta hamahiru bozkatzale;

 Hetarik hiru hogoi 'ta hiru oso chorien alde; .

 Bena Pauerat igorri tuzte hamazazpi billet doble

 Gure bichtan agertzeko etzirelakotz kapable

 

 9

 

 Horiek erranik ere nahi duten parabola:

 Merak manatu ta fite mena hustu dugula.

 Zuzenian manatu bagintu eginen ginduen hola;

 Bena Pradet jin ez balitz han izanen zen odola.

 

 10

 

 Pradet jaunaren jitia guziendako hobe da;

 Bestela eskualdun gisa inen giuduen sobera.

 Beren lekuan ezarri ditu errienta eta mera

 Eta bulegua formatu legearen arabera.

 

 11

 

 Eihelarreko gorriek ez dezatela permeti,

 Estimurik ez laidorik egilea jaun Pradeti;

 Horiek badakigu nor diren pochi bat goiti beiti;

 Estimuz ala bestetaz horien nausi da bethi.

 

 12

 

 Gure jaun ichtudiantak ere badu estakuru,

 Argitzaleko kantuan hala irakurtzen dugu.

 Egia duena da legetik leitu zonbait artikulu.

 Horiek dute legea hastio eta pocholu.

 

 13

 

 Zuzenazk egia behar du jaun hunek egin duena:

 Hitz guziez galdatu du egin dezagun zuzena:

 Egun guziez entzun du meza inez othoitz behar dena

 Hortaz ez ditela jena; errezebi dio ordena.

 

 14

 

 Berek diote bazela heiekin jarri bat abila;

 Badakigu zuzen kontra jestu frango egin diela.

 Nahituenak phasatu ditu: biba Doniandar jaunchkila,

 Eihlarren erosi du bere joiteko makila.

 

 15

 

 Ororen buruan hori ederra gerthatu zako;

 Eihelarreko sindikak botza kontra eman dako.

 Gizon abila eta azkarra izan da gurekilako;

 Haren aldi jin denian lagunez biziki flako.

 

 16

 

 Kantu emaileak ere, gure gorriak iduri,

 Zer jakitalearekin lotua baitzen lanari.

 Lerro batzutan hogoi hitz eta bertze batzutan hamabi

 Ederki egin lezake geldirik egon baladi.

 

 


inprimatu