inprimatu
Eusko nekazarien ereserkia
Izenburua:
Eusko nekazarien ereserkia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
739.zk.
Orrialdea:
1

Eusko Nekazarien ereserkia

 

 Nekazari eguzkia

 Basotik irten da

 Bere argia edonun

 Arin zabaltzen da

       Itxartu baserritarrak

 Aupa, menditar guziak

 Gora, gora Eusko Nekazariak.

 

 Donoki goi-goian degu

 Jaun eta Jabea

 Gure biotz ta burua

 Bere Gurutzea

       Itxartu...

 

 Baserri da rnendiak

 Zelai ta ibarrak

 Ayek dira abendaren

 Iturri sustrayak

       Itxartu...

 

 Lurrean lana egin da

 Baserrian bizi,

 Gure bizitzan pakea

 Antxen irabazi

       Itxartu...

 

 Baserri ta abereak

 Solo zugaztiak

 Gorde eta ugaritu

 Beren igaliak

       Itxartu...

 

 Gure arazo guziak

 Egiz zuzentzeko

 Nekazarien Bazkuna

 Degu laguntzeko

       Itxartu...

 

 Eusko Nekazari denok

 Bat egin dezagun

 Etorkizuna atsegin

 Ikusi dezagun

       Itxartu...

 


inprimatu