inprimatu
Euskera
Izenburua:
Euskera
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
1

Euskera

 

 Euskera eder maitagarria,

 seaskaz zaidan kuttuna,

 maindire tartez ikasi nuen

 amaren mintzo biguna.

 Euskalerriko bazter ta txokoz

 ainbat mendetan entzuna,

 erretxiņolai gogotsu zayen

 iturri eder txukuna.

 

 Zcru erdiko mintzategiyan,

 onenen zanen alderdi,

 argitsu, erlantz, beltxaran begi,

 eder-ederren arpegi,

 abo kuttuna, mintzo zoarra,

 itz guren, mardul ugari,

 gure Jainkoak eman zizkiyon

 ama Euskera zarrari.

 

 Mendiyan dira meatz ta arriyak,

 mendiyan urre-zillarra,

 mendi-errayan, berez pixten dan

 ta estali dagon txingarra.

 Urre ta zillar, meatz ta mendi,

 argi guziyen indarra,

 bego guretzat, aberats, maite

 amatxo Euskera zarra.

 

 Berak bai ditu urrezko itzak,

 zillar ain garbi errandi,

 su darioten oldczkun zindo

 anei apaņezko jantzi;

 beste izkuntzai akets ta zati

 soņean zaizte erantzi;

 gureak ez du besteren soņik;

 berez eder ta garrantzi.

 

 Euskera eder maitagarria,

 illargi bezin apala;

 eguzki aņa edertasunez...

 berau bezela bakarra.

 Mintxapen goxo-zoragarritan

 erle-aberaxka zarra,

 gero ta geigo nik maite zaitut

 argi darizun izarra!

 


inprimatu