inprimatu
Euskaldunai euskeraz
Izenburua:
Euskaldunai euskeraz
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
300.zk.
Orrialdea:
2

Euskaldunai euskeraz

 

 Sarri askotan ikusten degu

 Oraiņ dabillen langintza,

 Etxera zerbait berri emanaz

 Erderazko eskutitza.

 Guraso eta senide danak

 Ulertu eziņik dabiltza,

 Euskaldunentzat ori bai dala

 Lotsa gutxiko bizitza.

 

 Gure ele au ezertarako

 Ez omen dala diote.

 Era ortako aitzakiakin

 Osoro galdu nai dute;

 Ames gaizto au iritxi gabe

 Anka egin bearko dute.

 Gure euskera ezta galduko

 Lurbirak dirauen arte.

 

 Lendabiziko jakin bear du

 Bakoitzak bere izkera,

 Gero bestiak nai baldin badu

 Gu orren aurka ez gera;

 Bata ikasi baņo lenago

 Zertako juan bestera?

 Geuria da ta baztertu gabe

 Maite dezagun euskera.

 

 Euskera geure geurea degu

 Gorde dezagun osorik

 Bazterturikan egondu da ta

 Mirariz dago bizirik;

 Lenagokorik guretzat iņoiz

 Ezta sortuko besterik

 Europan diran beste guziai

 Gureak ez dio zorrik.

 


inprimatu