inprimatu
Eukaristi-Ereserkia
Izenburua:
Eukaristi-Ereserkia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
274.zk.
Orrialdea:
3

Eukaristi-Ereserkia

 

     ABESTELI (koro)

 Goratu dezagun alkar arturik

 Gure Jaun laztana,

 Kristo Eroslea, Ostian dagoena

 Gurtu zagun apal auzpezturik.

 

 Gora ta gora Jesus

 Zeru ta lurren Jaun eta Jabea,

 Oyu alaiak Zuri, orain ta beti

 Maitasuna Zuri, Jaun maitea.

 

     AAPALDIA (Estrofa)

 Zera Jesus maitia

 Animaren argiya,

 Biotzaren biziya,

 Maitasun garbiya.

 

 Zure aurrean auzpez

 Jauna kantari gaude

 Biotzak berriz daude

 Sutan Zure maitez.

 ¿Zein beste alakorik

 Naiko degu guretzat

 Biotzaren Jabetzat,

 Zu bezelakorik?

 

 Atoz, Jesus, laztana,

 Atoz gure Errege,

 Atoz ordu onean

 Zuri deitzen gaude:

 Atoz, atoz, egin zaitean

 Biotz danen Jabe

 Atoz, egin zaitean, atoz,

 Biotz danen Jabe

 Atoz, egin zaitean

 Biotz danen Jabe.

 


inprimatu