inprimatu
Agur Angel, agur, beraz bihotzaren erditik
Izenburua:
Agur Angel, agur, beraz bihotzaren erditik
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1117.zk.
Orrialdea:
3

Agur Angel, beraz bihotzaren erditik

 

 

 1

 Agur Angel, agur, beraz bihotzaren erditik.

 Musu bat ere eman nio zuri bardin gogotik.

 Idurikatzen zintugun bozkario handirekin

 Besoak zabaldurik gindauzkan guziak elgarrekin.

 

 2

 

 Ama bat ona utzirik jin zira gutara,

 Horrembertze maite dukezun mundu bazterrera

 Guk ere maite dugu bihotzez toki bera;

 Iduri du zeru puchka bat eroria lurrera.

 

 3

 

 Ama on haren berriak othoi emazkitzu;

 Osasun bethian denen fite erradazu.

 Holako ama onak behar dituzketzu.

 Ahal bezain luzez oraino errespetu zazu.

 

 4

 

 Zure anaia Jakes ere ez dugu ahantzia,

 Gure bihotzetan barna delakotz sartu;

 Denek besarkatu dugu duela urthia

 ERrakozu Donibandarrez nola den maitatia.

 

 5

 

 Itsasoa zu partitzian omen zagon malzurrean

 Zaflaka kechaturik eta haguna bizkarrean

 Jakin dugu zela bet-betan sartu ichiltasunean

 Angelen begitharte eztu agertziarekilan.

 

 6

 

 Berri hori, adichkidea, aise dugu sinhetsi

 Nahiz eta gure begiez ez dugun ikusi.

 Harritu da gauza hori duena ikusi

 Zure humiltasunaz zirela itsasoaren nausi.

 

 7

 

 Zure amodio handian gituzu ohoratzen,

 Nahiz herrunka aphalagoan giren kausitzen

 Merechimendurekin zira guri jarraikitzen

 Bihotz handi eta fidela ez delakotz kambiatzen.

 

 8

 

 Utzi behar zitugu bortchaz gutarik urruntzera,

 Joan behar baituzu berriz zure toki eder gera.

 Zurekin ereman zazu gure amodio azkarra

 Amari eta anaiari goraintzi bedera.

 


inprimatu