inprimatu
Etzak izorra!
Izenburua:
Etzak izorra!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Isilik?.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
49

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Etzak izorra!

 

 

 Bere hortzetan ekaitza lehertzen da

 eta bere ezpainak dardarka

 irainezko

 euri etengabez.

 

 Oihuka gorrituriko eztarriak

 diosala oro mamurtuz.

 

 Bere mihian lerratuz

 ausartaren hots bortitzak

 alfonbra antzo.

 

 Bitartean bere eskuak

 arkatzaren inguruan tolestaturik

 eta bere begietatik iheska doalarik

 indarge eta ahul sentitzen

 denaren oihua:

 

 ETZAK IZORRA, AIZAK, ETZAK IZORRA!

 

 Gilbor puzturiko tximinoa

 oihuz betea.

 Isilerazitako eztarria

 begi handietakoa.

 Isiltasuna amesten duzu

 mila urtetako

 historia duen leizezuloa bezala

 Jipoiak zure bizkargainean kolpatzen dira

 inorengandik laztandua

 eta etorkizunik gabeko zure urratsek

 hotsik gabeko mezua bidaltzen dute.

 


inprimatu