inprimatu
Etcheko chokhoa
Izenburua:
Etcheko chokhoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1224.zk.
Orrialdea:
4

Etcheko chokhoa

 

 

 Orhiko choria Orhin bakhean da bizitzen;

 Bere larre-sasietan ez da hura unhatzen.

 Han zen sorthu, han handitu, han hari zen maithatzen,

 Han, bere umen artean gozoki du kantatzen.

 

 Urusa harek bezala egiten dakiena!

 Orhin sorthu eta Orhin gazte-zahartzen dena!

 Aditzen baizen ez-daki zer den kampoko ona;

 Bainan aldiz dastatzen du etcheko zoriona.

 

 Bego etcheko chokoa oraino nor-berari!

 Bego ait' amen etchola haurrik hazienari!

 Etchea bethi etchea da, zembat den itsusgarri;

 kampoa bethi kampoa da, zembat den edergarri.

 

 Etchean pena guziak dirade kontsolatzen;

 Etchean zauri minenak nombait-ere hersten

 Irriak, solas gozoak, non dirade han baizen.

 Gau-aldera familia denean bateratzen?

 

 Familiako bizia zein naren plazertsua!

 Zutaz gabetua dena zertaz da gabetua?

 Ume zurtza baten pare dabila herratua,

 Ezin bere bihotzaren aurkhituz sosegua!

 

 Zembat urrikari dudan bizi dena kampoan!

 Bera da beretzateko mundu huntan osoan;

 Jendez da sethiatu eta da desertuan!

 Laguntza onik ez duke bere pagamenduan.

 

 Etcheko tcharra hobe da ezenez atze ona;

 Atzeak ez du balio etchekorik tcharrena:

 Hori da alde orotan kurri duen errana:

 Bainan ongi aditzeko frogatu behar dena.

 

 Nik zegurik zinez dakit nolako den kampoa;

 Itchura hainitz du eta funts hainitz tcharrekoa.

 Etzaitela hari fida, leguna du mintzoa,

 Bainan gero sartzen dautzu ezten phozoatua.

 

 Beraz gutarik bakotcha etchean egon dadin!

 Orhin sorthu balimbada, egon dadiela Orhin!

 Zertako hainbertze urhats zorionketa egin?

 Etchean du zoriona nork berak berarekin!!!

 


inprimatu