inprimatu
Etcheko chokhoa
Izenburua:
Etcheko chokhoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
518.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etcheko Chokhoa.

 

 

 Orhiko choria orhin lakhetik da bizitzen

 Bere larre-sasietan ez da hura unhatzen.

 Han zen sorthu, han handitu, han hasi zen maithatzen

 Han, bere umen artean gozoki du kantatzen.

 

 Urusa harek bezala egiten dakiena!

 Orhin sorthu eta orhin gazte-zahartzen dena!

 Aditzez baizen ez daki zer den kampoko ona;

 Bainan aldiz dastatzen du etcheko zoriona.

 

 Bego etcheko chokhoa oraino nor-berari!

 Bego ait'amen etchola haurrik hazienari.

 Etchea bethi etchea da, zembat den itsusgarri;

 Kampoa, bethi kampoa da, zembat den edergarri.

 

 Etchean pena guziak dirade kontsolatzen;

 Etchean zauri minenak noratbait ere hersten.

 Irriak, solas gozoak non dirade han baizen,

 Gau aldera familia denean bateratzen?

 

 Familiako bizia zein zaren plazertsua!

 Zutaz gabetua dena zertaz da gabetua!

 Ume zurtza baten pare dabila herratua,

 Ezin bere bihotzaren aurkhituz, sosegua!

 

 Zembat urrikari dudan bizi dena kampoan!

 Bera da beretzateko mundu huntan osoan;

 Jendez da sethitua eta da desertuan!

 Laguntza onik ez-duke bere pagamenduan.

 

 Etcheko tcharra obe da ezenez atzeko ona;

 Atzeak ez du balio etchekorik tcharrena:

 Hori da alde orotan kurri duen errana;

 Bainan ongi aditzeko frogatu behar dena.

 

 Nik segurik zinez dakit nolako den kampoa;

 Itchura hainitz du eta funts hainitz tcharrekoa.

 Etzaitela hari fida! leguna du mintzoa,

 Bainan gero sartzen dautzu ezten phozoatua.

 

 Beraz gutarik bakhotcha etchean egon dadin!

 Orhin sorthu balimbada, egon dadiela orbin!

 Zertako haimbertze urhats zorionketa egin?

 Etchean da zoriona nork berak berarekin!!!

 

 


inprimatu