inprimatu
Estei ederrak
Izenburua:
Estei ederrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1690.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Estei Ederrak.

 

 

 I

 

 Eztei ederrak, Eskual-Herrian,

 Egin ditugu ihaut irian,

 Bozkariorik handienian;

 Bai! ahaideak gutaratzian,

 Adichkidekin bat egitian

 Zoriona zen gure erdian!

 

 II

 

 Nahiz ez ginen handietarik

 Espos haukien bi aldetarik

 Ginen Eskualdun garbietarik,

 Jakintsun handi, jaun hiritarrik,

 Zauku ethorri batto bakharrik,

 Itzultzekotan gu choraturik,

 

 III

 

 Udako egun bero garbian

 Nola erlea loretegian,

 Jaun hura zagon gure erdian;

 Gu oro ichil mintzo zenian;

 Iduri saindu hastapenian,

 Satan ttiPi bat zen azkenian;

 

 IV

 

 Jakintsun horren jakitatea

 Da: khorodunen laidostatzea

 Jainkoa baitan ez sinhestea:

 Mundu hau eta gu egitea,

 Ez deusetarik gauzen hastea,

 Horren ustean da "Suertea".

 

 V

 

 Erran du "Ez da botheretsurik

 Gizona baino gorago denik

 Huni gaztigu eman dionik,

 Ez zorionik, ez zorigaitzik,

 Ez arimarik berechten denik,

 Akhabo denak hilez geroztik!",

 

 VI

 

 Zuhurren gisa mintzatu baitzen,

 Gazte gaizoek sinhesten zuten

 Ustez egiaz argitua zen.

 Etzen ez gaizki irriz asetzen

 Haren gezurra etzela galtzen;

 Toki onean zuela saltzen!

 

 VII

 

 Mendi gaineko Piarres ttipi

 Lotsarik gabe zitzaion jeiki;

 "Ichil zaite hor ez mintza gaizki !

 Arras zoroak gaizkatzu naski!

 Jakintsun zira, bainan ez aski!

 Tontoak ere zerbait badaki!

 

 VIII

 

 "Huna oiloa mahain gainean;

 Arroltzea zen amaren pean,

 Gero chitoa sortu zenean;

 Arroltzerik ez mundu hastean

 Oilo lehenak errun artean;

 Nok du lehena eman munduan?

 

 IX

 

 "Nungo gizonak deraut erranen;

 "Gaiik gabe dut lana eginen,

 "Deus erein gabe soraraziren"?

 Hastapenean hazirik etzen;

 Lehen bihia nok eman zuen?...

 Ikhusazu hor Yainko bat baden!

 

 X

 

 "Begira zozu iguzkiari,

 Arratsetako ilhargiari,

 Gau izarratu argienari:

 Zoin jakintsunak ditu ezarri

 Jarraikarazten tenoriari?..

 Hots! erraguzu, nor da gidari?"

 

 XI

 

 Jaun handi hura hasi zen kantuz

 Eskuz mustatchak bihurdikatuz,

 Gehiago deus ezin asmatuz;

 Behin errana gero ukhatuz;

 Bere burua ezin garbituz,

 Hura zen hura "tonto-Pilatus"!

 

 XII

 

 Pilatus horrek badu bai lagun:

 Mila batian sei zazpi ehun;

 Hek utz ditzagun ahalaz urrun.

 Gu, Eskualdunak, gauden fededun,

 Jainkoa othoitz gau eta egun;

 Gero zerua goza dezagun!

 

 


inprimatu