inprimatu
Espetxean kantari
Izenburua:
Espetxean kantari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1223.zk.
Orrialdea:
64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Espetxean kantari

 

 1

 

 Patata ona zakura

 zakurra berelekura

 oinetarako abarkak eta

 txapela burura.

 Egarri denentzat ura

 mina duenak tristura

 eta ni ere nere harian

 banator kantura.

 

 2

 

 Behiak zelaira larrera

 ta haurtxoak jolasera

 aberatsenak koiperik ez da

 pobreak lanera.

 Amoranteak ohera

 noiz ote gure aukera

 Debalde jan da edan eiten da

 "hotela" bait da Herrera.

 

 3

 

 Nola gabiltzan Herreran

 esango dut nere eran

 zalantzan nago pertsona edo

 pizti ote geran

 mehatxu frango guregan

 zaindari hauen jokeran

 Ardi zakurran bizitza ere

 hobe da aukeran.

 

 4

 

 Hauxen dut gizon kaiola

 ez lore ta ez arbola

 ateak burniz eginak eta

 paretak marmola

 hiru metroko txabola

 eta nunahitik kontrola

 Ez ote dago hemendik iges

 eiterik inola.

 

 5

 

 Nola nahi ez dago giro

 hartu behar da astiro

 ta hemen dauden zaindari hoiei

 eman erretiro

 Kapatu eta zikiro

 edo buruan bi tiro

 hori eginda ezetz honuntza

 hurbildu berriro.

 

 6

 

 Orain zer esango dutan

 lagunak hartu kontutan

 kontrola ere pasatzen dute

 edozein ordutan

 zaindari edo orangutan

 horrek jartzen gaitu sutan

 zerbait esanda arrazoi txarra

 lautattikan lautan.

 

 7

 

 Nunahitik hainbat eraso

 inoiz eman inoiz jaso

 baina hoieke hartzen dituzte

 bonba edo balazo

 Atzera egin da frakaso

 jo aurrera pausoz pauso

 denon artean izan gaitezen

 esperantz itxaso.

 

 8

 

 Eguna ere luzea

 denbora ezin pasea

 honek dirudi basa mortuan

 dagoen leizea

 bien nahiaren gosea

 itotzen gaitun Haizea

 Kartzela dugu argia iluntzen

 duen eklipsea.

 

 9

 

 Astoak bere arrantza

 eta dantzariak dantza

 laborariai dagokionez

 bere laborantza

 Gure lanaren balantza

 hemengo borrokan datza

 iraultzaileoi dagokigunez

 egin iraultza.

 

 10

 

 Gauez kantuan igela

 atsoak xurrut mistela

 lapur haundinak kalean eta

 guretzat kartzela

 Behar dugu errebela

 hau hautsi edo bestela

 zuloa egin lur azpitikan

 satorrak bezela.

 

 11

 

 Arra sarri emezale

 eta mozkorra edale

 gehiagorikan ez dadukanak

 gutxirekin bale

 Borroka honen saldade

 geroaren begirale

 hementxe gaude herri zahar baten

 nortasun eskale.

 

 12

 

 Gaur erdian dator ihintza

 goizean eguzki printza

 non galdu edo non bota dute

 nere eskutitza

 Gure borroka emaitza

 laister garaile balitza

 zori onean bilakatzeko

 gure zorigaitza.

 

 13

 

 Bihotza eginik bi zati

 geure herritik urruti

 hementxe gaude txakurtzar hauen

 mendeku barruti

 Oihua nahi diot jaurti

 nik dakidan mendi bati

 nere pausoen urratsak hantxe

 gorde ditzan beti.

 

 14

 

 Hamalau bertso jario

 brometan edo serio

 gaurkoz nahikoa izango da ta

 agurra dario

 Ama Euskadi adio

 berriz ikusi artio

 zure semeek tinko ta lerden

 daude oraindio.

 


inprimatu