Esperanza edo igurika. Artzaijilasa
Gure biziera da, gaitz eta onaren,
Poz eta damuaren burruka naasia:
Zorionekoenak beregin du aditzen
Guzia iretsi nai baten iotorria.
Mende, omen, diru du gizonak amestzen,
Andreak apangai ta garaitondoakin:
Danak dute bizitza bete ta mindutzen
Ipuiezko urgullu eta atseginakin.
Gaur zispiratzen duten ondasun palsoa
Uste dute bigarko etorkizunetik;
Baña denbora egaatzen da eta badoa
Bigar orren argirik ikusi gaberik.
Ta noizpat zoriona badute probatzen,
Zeñen billa ibill zan aen aundinaia,
Biotzak du erdian bakarrik arkitzen
Iguin garbieza edo autsikia.
Gure zorabia du gozatzen egiak;
Pozari zaio gero damua gertatzen:
Anima arritutzen du irudiutskeriak,
Desengañuak berriz negar erazitzen...
Eta baldin munduan doaiak millaka
Ezin irichirikan badabill naasia;
¿Nola ez ezagutu dala igurika
Emen ez dagoen on baten butargia?
¡Ai!-bizitz bide ori ezagututzean
Alaitu ta gidatzen gaituen argia,
Da egun garbi eta betiko batean
Ez-baiean arkitzen dan egunsentia.
Eta orain esango didazute neri,
¿Non da ichas doatsu kalaezgarria?
Egarri ase eziña ¿nola kendu guri
¿Non arkitu eguanz orren gidargia?
¿Iñoizere goizean gerta etzaizuten
Begira aintzir bateko leiar urdiñean
Urrezko goibelcho bat parrez iragotzen
Igargi ariñen gisa uraren gañean,
Ta aren apain gorri ta erak ikustean
Antzestutzen-egoki aren leiarrean,
Ustekaberik alcha begiak zerura
Miragarritutzeko aren sortuera.
Egin orrela bada, zuen zentzuetan
Esan dizutedana aintzira orretan:
¿Esperantz-iturriren billa zabiltzate?;
Zerura alcha begiak ta ikusko dezute.