inprimatu
Eskual-herriko neskatcha
Izenburua:
Eskual-herriko neskatcha
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
64.zk.
Orrialdea:
3

Eskual-herriko neskatcha

 

 

 1

 

 Egun batez pasatzean,

 Ikusi nuen karrikan

 Nondik heldu zen? Ez dakit.

 Pollita dela badakit.

 Maite othe dut? Beldur naiz

 Amodioa gachto haiz.

 Nik hainitz maite dutana,

 Dabil guziz aphalduna,

 Nere urrindun arrasa

 Eskual-herriko nescatcha.

 

 2

 

 Haren aurrean bidea,

 Dago argiez betea;

 Ikhus diozkagun zangoak

 Ezpartinetan gordeak

 Ederrago bilhatzea

 Da zozo bat izaitea.

 Pare bat nailuketenak

 Ez dute ikhusi heiek,

 Nere bihotzeko bildotcha

 Eskual herriko neskatcha.

 

 3

 

 Chuchen seska bat iduri

 Chume aldachka zur-churi

 Behazazue. Airean

 Chori bat da igandean.

 Musika du zintzurrean

 Arreg-usaina agoan.

 Oihan arrega bezala

 Hala da nere arrosa

 Eskual-herriko neskatcha.

 

 4

 

 Bada andregai bat Parisen,

 Erroman eta Madrilen

 Omen handia dakarte!

 Heiena ni ez naukate.

 Han badire guti ustez,

 Bide lerrak, nai-eta-ez.

 Erortzen gare lezean.

 Zerua da Bihotzean.

 Segituz nere bildotcha,

 Eskual-herriko neskatcha

 

 5

 

 Arima dauka handia

 Eskualdun odol garbia.

 Itsas mendiak bezala

 Eder, libre dabilala.

 Zu zare Eskual-herria

 Sort-toki maitagrria!...

 Sekulan gurthu ez zare...

 Zure semeak gu gare

 Zuk sorthu duzu arrosa

 Eskual-herriko neskatcha.


inprimatu