Eskualduna
1
Eskualdun seme dena bedi alegera
Ikhusi dut betbetan (oi zein den ederra!)
Ez ametsetan (bis), nintzen atzarria
Arbola bat harrokan ederki jarria.
2
Zer haiz bada, arbola? orai mintza hadi,
Harrokatik begira hagoena guri
-Ni nauk Eskualdun (bis), bai aspaldikoa
Egundaino haizkorak ezin hautsizkoa.
3
Nahi duenak jakin noizkoa ni naizen
Bilha beza harrokan erroak non diren.
Baliatu zait (bis), barnasko baitziren,
Orai bertzenaz bizi ez nitzan izanen.
4
Ikhusi-tut armadak heldu Erromatik.
Ene hosto ederra handik ikhusirik.
Athera nahi (bis), ninduten errotik;
Ezin khendu nautatzen zembeit adar baizik.
5
Pikatu badarautet nombaitik adarra,
Azpian atzeman-tu, entzun dut nigarra:
«Eskualdunaren (bis) adarren dorphea!
«Zerk nau ekharrarazi ni heien aspira!»
6
Doidoia ene minak zoazin sendatzera,
Huna nun agertzen den Erdaldun jendea
Ibaika ikhusten dut (bis), ene hondatzera;
Guti zakien zer zen Eskualdun arbola!
7
Heldu zaizkit gainera tirainak borthitzik.
Berekilan ni nahiz eraman hemendik.
Bai iharrosi (bis), bainan nago chutik;
Gan ziren eta nago errege bakharrik!
8
Bakean nagoela orduz geroztikan
Amesten duk menturaz, haurra, hire baithan.
Etsai handia, etsai bakharra mundua Karloman
Ni ere nahiko nau garhaitu guduan.
9
Karlomanen kapitain, Errolan handia,
Haren zuen beretu ja mundu guzia.
Bethor Karloman, bethor Errolan, ez naiz aurdikia.
Dugun ikhus norena daiteken hauzia.
10
Turruta soinuz huna non tudan guziak,
Izitzent dituztela hegastinak berak.
Zaldi zuriak, zaldi gorriak, zer gizon hazkarrak
Nola detzazke garhait Eskualdun arbolak?
11
Haizkorrez harmatuak, denak lotzen zaizkit;
Bertzen eria bertzean, Errolan azkenik.
Lotzen zait bainan (bis), etzuen ahalik
Jo nuen errekara harroken gainetik.
12
Huna orai non nai en, orai lehengoa;
Lorerik ez dut bainan sendo dut orma.
Ez naiz ihartu ez ihartuko segur du bizia,
badutet azpian zilhatzen mendia?
13
Eskualdunak, geroztk gaiten alegera!
Kanta berria dugun denek kanta gora:
Biba Eskualdun (bis), arraza hazkarrra!
Biba mendi gainean Eskualdun arbola!